Euskal Herria HISTORIA BETEA ETA EDERRA: 1879tik 2013ra
Kurutzeko Paulo-ren intuizinoa gugana heldu zan, eta, indar bereziz, gure kultura honetan mamitu zan. Fundatzailea hil zaneko ia mende bat igaro zanean, Iberiar Penintsulara pasiotar familia-ren lehenengo erlijiosoak heldu ziran.
Webgunearen atal honetan historia hori ezagutzeko aukerea izango dogu, bizia bihurtuta, orain eta hemen.
1. AURKEZPEN xumea : Familia non aurkitzen dan leku bakotxa modu egokiz ezarteko. Oso hedatuta eta herrialde askotan dago, eta hortxe konturatuko gara Familia honek izan dauan bizi indarra.
2. HISTORIAra hurreratzea: hausnarketa xumeak, ehun eta hogeita piku urteetako historia eta egintza adierazgarrienak ezagutzeko. Horren helburua: TOPAKETARA eroaten gaituan ezagutza ahalbidetzea, eta, hortik aurrera..., eskerrak emotea bizitako guztiari.
3. ALKARTEAKAZ topaketea : GAUR EGUNGO alkarteak aurkituko dituzu (batzuk desagertu egin dira urteetan zehar). Guk gura doguzan alkarteakaz hartuemonak izateko beharrezko zehaztasun guztiak eskeiniko doguz, urrutikoak izanda be. Interes berezi-bereziko txokoa izango da.
Webgune honetako txokoa erabilten dauan edozeinentzat praktikoa izatea itxaroten dogu. Gure asmoa pasiotar familiaren �bide� txikia ezagutzea, pasiotarrakaz hartuemonetan jartea eta gure herrian horrenbeste urtetan egindako lan bizia eta bertakoa aintzat hartzea da. |