|
Kongregazioaren mapak
Hemendik, Pasiotarren presentzia nabaria den edozein txokotara iritsiko zara. Egin klik eta BIZIA aurkituko duzu, HAZI gisa bada ere. Ibil zaitez Pasiotarren “bideetatik”. [>>>] (Gaztelaniaz dago) |
|
|
Helbideak
Hemen, Pasiotar Elkarte bakoitzaren HELBIDE ELEKTRONIKOAK aurkituko dituzu, elkarte bakoitzari dagokion Probintziaren barruan. Elkarte bakoitzeko telefono eta fax zenbakiak ere aurkituko dituzu. Zerbitzu ezin hobea! [ >>> ] (Gaztelaniaz dago) |
|
|
MISIO dimentsinoa
Alor zabala, familia pasiotarraren pastoral ekintza eta presentzia erakusten diguna. Merezi du hau guztia eskura izatea, beren ekintzetatik eta proposamenetatik “hurbil” sentitzeko. Hemendik, munduko edozein tokitan pasiotarren presentziarik baldin bada, harremanetan jar zaitezke. [ >>> ] (Gaztelaniaz dago) |
|
|
Azkenengo Kapitulu orokorra
Kapitulu orokorrek historian zehar Pasiotar familiaren pausoak seinalatzen dizkigute. 2.000. urtera arte, Topaketa Orokorrak Erroman izan dira; urte horretatik aurrera dena aldatzen da tokiari dagokionez (Brasil) eta, baita estiloari dagokionez (Internet eta informazio zuzena, laikoen presentzia azpimarragarria…). Elkartasun zeinua dira, komunikabideei esker gaur egun modu “biziz” posible dena.
|
|
|
Sinodo orokorrak
Kapitulu Orokorretan proiektuei buruz Familia bezala lan egitean, bi urterik behin jende urriagoko bilerak izaten dira. Bilera horiek jendez urriagoak izan arren oso esanguratsuak izaten dira, eta estilo adostua eta bateratua izaten dute. Hemen, bizitako historiaren zertzeladak aurki ditzakezu eta jarraitu “zuzenean” gertakizun horiek, epe luzera, garrantzia izango baitute.
|
|
|
"Centro Forum" proiektua
Lan egiteko elementu berria, estrategia berria, da, eta bere jatorria 2.000. urtean Brasilen izan zen azkeneko Kapitulu Orokorrean bilatu behar dugu. Helburua: obra bat izatea Familia Pasiotarrarengan eta Familia Pasiotarrarentzat, eta, hainbat ekarpen (bibliko, teologiko, pastoral...) eta LAIKOEN presentzia bizia kontuan izanda, MEMORIA PASSIONIS hausnarketa eta bizi gunea izatea. [ >>> ] |
|
|
Pasiotarrak NBEn: “PASSIONISTS INTERNATIONAL”
2.000. urtean, Brasilen izandako Kapitulu Orokorraren ondorioz, Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) izateko aukera zabaltzen zaie Pasiotarrei. Nazio Batuen Erakundean presentzia izatea bermatzen zaie eta, horrela, NBE osatzen duten 191 nazioek duten besteko eragina izango dute han hartzen diren erabakietan. Hemen “mundu” horretara hurbiltzeko aukera dugu. [ >>> ] |
|
|
|
|
|
|
|