castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Laiko Mogimendua

Aurkezpena

1. Pasiotar Familiako LAIKO MOGIMENDUAK gaur arte egin dauan bidearen LABURPENA emotea oso gatxa da. Eta, beti lez, hemen ere hauxe da egin beharrekoa: argi dagoana eta alkar-loturarik daukana batu eta eskeintzea. Horretara goaz ataltxo honen bidez, beragaz dituan arrisku eta guzti.

Batez ere, PAUSU POZGARRI ETA POSITIBOAK batuko doguz, baina aurretiaz izan dauan ereintza isila gogoan izanik eta gaurko egoera honetara helduteko lagungarri izan dirala ahaztu barik.

 

2. Bada ahaztu ezineko beste jazoera bat ere: Pasiotar Alkarteen inguruan, bertako eta askotariko ekintzen giroan, sortu eta eratu izan dira sekular eta erlijioso taldeak, alkarlanean eta alkarbizitzan “PASIOTAR KARISMA” berbera konpartidu dabenak.
Hau holan dalako testigua historia bera da, eta oraingo errealitateak hauxe jartzen deusku begibistan: talde ezbardinak, alkarregaz hartemon haundi barik, sakoneko zerbait bardintsu bizi izan dabela. Egia esan, bakotxak azpimarkatu dau alderdi bat edo beste, baina guztien eusgarri izan dan Karisma bat biziz.

 

3. Horregaitik, talde bakotxak egin dauan bidea ezbardina da, inguruaren eta sortu eta hazi dan Pasiotar Alkarte bakotxaren arabera. Horra zergaitik da hain gatxa bizi dan “historia kontatzea”, ezbadintasunak ezbardintasun. Halan eta guztiz ere, gaurko egoera honetara ekarri gaituen pausu batzuk azpimarratuko doguz. Hemen aitatzen badoguz, horren kontzientzia hartzeko da eta, horrez gainera, gogoeta areagotzen jarraitu eta askoren eritxi eta ahaleginak bateratzen joateko asmoz.

 

4. Azken urteotan, aparteko garrantzia dau, Laiko Mogimendu honetako hainbeste taldek ospatzen daben URTEROKO TOPAKETA. Urteak dira topaketa honeek hasi zirala Daimiel-en (1992an), oraintsu ospatu diranetaraino, gero eta partekide ugariago batuz eta bide bila jarraitzeko erreferentzi lez jokatuz.

 

5. Modu berean, 2000. urteko Kapitulu Nagusian, Brasil-en, eta Probintzietako Kapitulu eta Asanbladak, sekularren presentzia eta guzti, munduan zehar gauzatzen doazen askotariko esperientziak konpartitzeko aukera egokiak izan dira. Egindako bidean hau agiri da: bilaketa bide hau aurrera doala eta alkar aberasteko izan dala.

 

6. Hemen, gure artean, azken urteotan (2001. urtetik gora), PROBINTZIARTEKO BATZORDE bat eratzea, Probintzia bakotxeko sekular bi eta erlijioso bat, ekintza esanguratsua izan da, planteamendu ezbardinak bateratzen joateko aukera bat, baita talde bakotxean landuteko oinarrizko elementu batzuk azpimarkatuz.

2002. urteko agiriak batzen ebazan talde guztiak landu eta sakondu behar dituen oinarizko elementu honeek. Hona ezinbestekotzat hartu ziran hiru atalak: formakuntza berezi egokia; familia-kontzientzia bizia; eta Pasiotarren proiektu baten partekidetza. Honexeek dira oraingo bidea markatzen daben ezaugarriak.

 

7. Oinarri honeek eusgarritzat dirala, URTEROKO TOPAKETAK asko lagunduten dabe Familia kontzientzia sendotzen, Nekaldiko KARISMA alkarregaz konpartiduz; areago, bizitza eta sinismen-esperientzia indarbarritzen joateko ere lagungarri itzela dira, bata bestearen aberastasunez jabetuz. Ikusten danez, bidez-bide jarraitu beharra dago eta Familia esperientzia barriak egiten irautea.

 

8. Guk, hemen, LANGAI batzuen BILKETA egiten dogu, geugandik hurren dagozanak eta onartuak izan diranak eta jarraipenerako seinaleak eskeintzen deuskuezanak. Ekinean jarraitu beharra dago, gogoeta eta ikerketa bidean, han-hemen agertzen diran aukera eta jokabide barriak alkarren artean bananduz. Zalantza barik, orandik bide luzea gelditzen da, Mogimendu izena ezarri baino aurretik ere bai. Ibiliz egiten da bidea.

"" "" ""

 

 

Presentziak, gaur

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue