castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Laiko Mogimendua

Aurkezpena

1. Pasiotar Familiako LAIKO MOGIMENDUAK gaur arte egin duen bidearen LABURPENA ematea oso zaila da. Eta, beti bezala, hemen ere hauxe da egin beharrezkoa: argi dagoena eta elkar-loturarik daukana bildu eta eskaintzea. Horretara goaz ataltxo honen bidez, berarekin dituen arrisku eta guzti.

Batez ere, PAUSU POZGARRI ETA POSITIBOAK bilduko ditugu, baina aurretiaz izan duen ereintza isila gogoan izanik eta gaurko egoera honetara iristeko lagungarri izan direla ahaztu gabe.

 

2. Bada ahaztu ezineko beste gertaera bat ere: Pasiotar Elkarteen inguruan, bertako eta askotariko ekintzen giroan, sortu eta eratu izan dira sekular eta erlijioso taldeak, elkarlanean eta elkarbizitzan “PASIOTAR KARISMA” berbera konpartitu dutenak.
Hau holan delako testigua historia bera da, eta oraingo errealitateak hauxe jartzen digu begibistan: talde ezberdinak, elkarrekin harreman haundirik gabe, sakoneko zerbait berdintsu bizi izan dutela. Egia esan, bakoitzak azpimarkatu du alderdi bat edo beste, baina guztien eusgarri  izan den Karisma bat biziz.

 

3. Horregatik, talde bakoitzak egin duen bidea ezberdina da, inguruaren eta sortu eta hazi den Pasiotar Elkarte bakoitzaren arabera. Horra zergatik da hain zaila bizi den “historia kontatzea”, ezberdintasunak ezberdintasun. Hala eta guztiz ere, gaurko egoera honetara ekarri gaituen pausu batzuk azpimarratuko ditugu. Hemen aipatzen baditugu, horren kontzientzia hartzeko da eta, horrez gainera, gogoeta areagotzen jarraitu eta askoren iritzi eta ahaleginak bateratzen joateko asmoz.       

 

4. Azken urteotan, aparteko garrantzia du, Laiko Mogimendu honetako hainbeste taldek ospatzen duten URTEROKO TOPAKETA. Urteak dira topaketa hauek hasi zirela Daimiel-en (1992an), oraintsu ospatu direnetaraino, gero eta partekide ugariago bilduz eta bide bila jarraitzeko erreferentzi bezala jokatuz.

 

5. Modu berean, 2000. urteko Kapitulu Nagusian, Brasil-en, eta Probintzietako Kapitulu eta Asanbladak, sekularren presentzia eta guzti, munduan zehar gauzatzen dijoazen askotariko esperientziak konpartitzeko aukera egokiak izan dira. Egindako bidean hau agiri da: bilaketa bide hau aurrera dijoala eta elkar aberasteko izan dela.

 

6. Hemen, gure artean, azken urteotan (2001. urtetik gora), PROBINTZIARTEKO BATZORDE bat eratzea, Probintzia bakoitzeko bi sekular eta erlijioso bat, ekintza esanguratsua izan da, planteamendu ezberdinak bateratzen joateko aukera bat, baita talde bakoitzean lantzeko oinarrizko elementu batzuk azpimarkatuz.

2002. urteko agiriak biltzen zituen talde guztiak landu eta sakondu behar dituen oinarizko elementu hauek. Hona ezinbestekotzat hartu ziren hiru atalak: formakuntza berezi egokia; familia-kontzientzia bizia; eta Pasiotarren proiektu baten partekidetza. Hauexek dira oraingo bidea markatzen duten ezaugarriak.

 

7. Oinarri hauek eusgarritzat direla, URTEROKO TOPAKETAK asko laguntzen dute Familia kontzientzia sendotzen, Nekaldiko KARISMA elkarrekin konpartituz; areago, bizitza eta sinismen-esperientzia indarberritzen joateko ere lagungarri itzela dira, bata bestearen aberastasunez jabetuz. Ikusten denez, bidez-bide jarraitu beharra dago eta Familia esperientzia berriak egiten irautea.

 

8. Guk, hemen, LANGAI batzuen BILKETA egiten dugu, guregandik hurren daudenak eta onartuak izan direnak eta jarraipenerako seinaleak eskaintzen dizkigutenak. Ekinean jarraitu beharra dago, gogoeta eta ikerketa bidean, han-hemen agertzen diren aukera eta jokabide berriak elkarren artean banatuz. Zalantzarik gabe, oraindik bide luzea gelditzen da, Mugimendu izena erantsi baino aurretik ere bai. Ibiliz egiten da bidea.

"" "" ""

 

Presentziak, gaur

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue