castellano euskera batua euskera bizkaiera

Erlijiosoak

Bide bateko datuak

1. Bide baten hasiera

Pasiotar Familiak Gurutzeko Pauloren intuizioan du bere sorrera; eta berak bilaketa-esperientzi askoren ondoren, batez ere, 1720. urteko azaroaren 23tik 1721. urteko urtarrilaren 1ra, Castelazzoko bakardade aldia deritzaiona-, egitekoa laguntzaz ongi aztertuta bideratu ondoren, 1725. urteko Urte Santuan Benedikto XIII. gandik ahoz jaso zuen lagunak biltzeko baimena. Horra “Jesusen Pobreak” izeneko Familia Berriaren hasierako urratsa.

2. 1737: Lehenengo komentua

1737. urtean eraikitzen da lehenengo “Erretirua” (horrela deitzen zien Gurutzeko Paulok komentuei), Aurkezkundekoa, Argentaro mendian, bizibide berrira atejoka zetoztenei leku emateko. Pauloren lehenengo laguna bere anaia Joan Bautista izan zen, geroko guztian fundatzaile lanetan eta bere gogo-zuzendaritzan banatu-ezineko laguna heriotzara arte.

3. 1741: Familia berriaren onarpena

Castelazzoko esperientzialdian, Paulok “Jesusen Pobreentzat” Erregela bat idatzi zuen; orain, elkarte-bizitzako esperientzia-aldiaren ondoren, bere behin betiko onarpenerako aurkeztu zuen. 1741. urteko maiatzean eskuratu zuen hau, bere izenburua aldatuz: “Jesukristo gure Jaunaren Gurutze Santuaren eta Nekaldiaren Klerigu Oinhutsak”, Nekaldiaren OROIPENA zabaltzeko boto berezi bat erantsiz.

 

4. Familia berriaren hedakunde itzela

Onarpenaren ondoren, Kongregazinaren hedakundea ikusgarria izan zen; urte gutxiren buruan, bederatzi elkarte sortu ziren, Argentaro Mendikoaz gain. 1767. urtean Erroman bertan ireki ahal izan zuen ostatu-egoitza txiki bat. 1769. urtean Kongregazioa bi Probintzia banatu zen: Erromaz Iparraldekoa (Aurkezkundea) eta Hegoaldekoa, Lazio aldean.

5.1773: Erroman finkatzea

1773. urtean Erroman etxe handiago bat eraikitzeko baimena jasotzen du, Joan eta Paulo Santuen basilika ondoan. Hemen izango da Paulo azken Kapituluburu Nagusia, Erregelen behin betiko onarpena eskuratuko du eta 1775. urteko urriaren 18an bertan emango du azken arnasa, bere ondorenean halako proiektu zoragarria indarrean uzten zuelarik.

6. 1800: Familia berriaren argi-ilunak

Dagoeneko indarrean dago Familia berria, bere itzelezko eragozpen eta guzti. Gizaldiaren azkenetan ezabatua izan zen, eta XIX. gizaldiari 195 erlijiosok ematen diote hasiera. Berriren berri, 1810. urtean, erlijioso-elkarte guztiak Napoleon I.ak ezabatu zituen eta erlijiosoak hara-hona sakanatu ziren eta banaka bat bidean galdu ere bai.


7. 1838 eta ondorengoak: hedakunde ikusgarria

Orain bai, hain erraza izan ez zen susperraldiaren ondoren, kontuan hartzeko hedakundea nabarmendu zen, Italiako mugetatik haratago: Frantzia, Belgica, Ingalaterra (1842), Ertamerika (1864-65), EE. BB. (1873).

Baina 1878. urtetik gora hartzen du hedakundeak itzelezko indarra: España, Argentina, Australia, Chile, Cuba...., A. Bernardo Maria Silvestrelli Nagusi Jenerala zala.

1879. urtean iritsi ziren lehenengo Pasiotarrak Bilbora, eta hurrengo urtean ezarrita zegoen Deustoko elkartea.

8. 1900: Eragozpen guztien gainetik aurrera dijoa

XX. gizaldian 1.290 erlijiosok osatzen dute Kongregazioa, ondorengo urteetan lau Probintzi berri eratuz: Argentina, España, Italia eta EE.BB., 12 indarrean jartzeraino.

Baina eragozpenak beti izan dira bideko lagun, bai Mexikon eta bai Europan Lehenengo Mundu Gudua tarteko.
Baina 1913. urtean Peru-ko misioa sortzen da, Familia berriak bide berri bati sorrera emanez. Urteak joan ahala, fundazio berriak bata bestearen ondoren datoz eta misiolari garra gehituz dijoa.

9. 1920: Bizitzaren eta historiaren 200. urtemugaren ospakizuna

Kongregazioaren bigarren mendeurrenaren ospakizuna (1720-1920) Pasiotar Familiaren bizitzan une esanguratsua da: “Boletin” baten argitalpena hasten da eta honek barru-bizitza sendotu egiten du, elkarteko batasunaren mistika errotuz. Bestalde, ondorengo urteetan, Kongregazioa eten gabe dijoa hedatzen eta erlijiosoen kopurua handiagotzen begibistan.

10. 1925 – 1964: Erronka berriak eta hedakunde indartsua

Aldikada honetan gertaerak batzuek mikazten dute Pasiotar Familiaren ibilbidea (China-ko lehenengo martiriak, Mexico-ko jazarpenak, Españako Gerra zibila, Bulagaria-koa, etb). Eta hori eta guztiz ere, erlijoso-kopurua eta pasiotarren presentzia lurralde ezberdinetan (Indonesian, Afrikan, Latinamerikan, etb) aurrera dijoa. Era berean, formakuntzan zerbitzu berriak eskaintzeak “aire” berria sortzen du pasiotarren Kongregazioan, argitaratzen hasi diren argitalpen berrien haize gozoen bultzadaz.

11. Vatikano II. Kontzilioa: aire berritzaileak

Kontzilio aldiko eta ondoren urteak eragin handikoak izan ziren, Kongregazioko bizitza bide berrietara zabalduz. Orain lortzen da erlijioso-kopururik handiena: 4.072 (ez ahaztu Kongregazioa XX. mendea 1.290 erlijiosok osatzen zutela; zenbakiz behintzat gorakada nabarmena da).

Baina Kontzilio ondorengo urteak ere krisi giroa sortzen dute; 1980. urterako erlijiosoen kopurua 2.970ra jeitsita zegoen, 81 nobizio baino ez Kongregazio osoan.

12. 1984-2000: Mugaz gainetik

1984. urteko martiaren 2an onartuak izan ziren Estatuto berriak eta, aldikada honetan, Kongregazioa lehen baino ere gehiago zabaltzen da Hirugarren Mundurantza (Latinamerika, Afrika eta Asia), Pasiotar Familiarentzat hauspo bihurtu zelarik.

13.   Kongregazioa GAUR

Honenbestekin gaurkora iritsi gara, XXI. mendearen hasierara. Hauxe izan da erlijiosoen kopuruari begira izan den gora-behera guztia. Prozesu baten datuak ditugu. Hurrengo atalean osatuko dugu gaur-gaurko datuak emanez, horrela BIDE honen ikuspegi osoa izan dezagun.


 

Presentziak, gaur

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue