bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

Alkarlaguntza 2019

Data: 2019 / 06 / 20

"ALKARLAGUNTZA" BIZIAN GORA taldeko kurtsoaren azken eguneko topaketa nagusia.

“Alkarlaguntza”, BIZIAN GORA adineko pertsonentzat, eleiz bizitzan indarrean dagoan Eleiz Mobimentuaren kurtsoko azken batzar-ospakizuna da. “Alkar”, hau da, “nietazu” eta “zuetani”. Alkar behar dogu guztiona dan munduan bizi ahal izateko. “Nietazu” eta “zuetani” alkarren beharrean sentitzen garala sentitzea eta bizitza senidetasunezko jokabide honeek maitasun lokarriak alkartuta bizi gara. “Nietazu” eta “zuetani” alkarregaz eta alkarrentzat bizi badira, beti dira gehiago bakarka bi baino. “Nietazu” eta “zuetani” alkar sentitzea, horixe da Bizian Goraren bihotza, bere helburuetatik bat ADISKIDETASUNA da.

“ALKARLAGUNTZA” izen zoragarri bikotx honegaz ospatzen dogu urtero kurtsoko azken ospakizuna. Ikusiko bazendu zenbatek parte hartzen daben Eleiz ospakizunean! Bazenki zenbatek dotoretzen daben aldare ingurua etxetik ekarritako lorez! Bazenki zenbatek prestatzen eta zerbitzen dabezan mahaiak! Bazenki zenbatek eta zelan abesten dabezan gaztetako kantuak, “Cielito mío” eta antzekoak!

Kontuak atera: bazkari ostekoa luzea izan arren, ez dau inok lo-soinurik ateraten! Zelan hori holan adinekoen artean? “Nietazu” eta “zuetani” alkartuta. Horra sekretua: “Zuetani” eta “nietazu” alkartuta.

Hara: ALKARLAGUNTZA urrunera heltzen da. Begira, urtean zehar talde bakotxeko mahaian dagoan itsulapikoan batzen dan dirua azken eguneko ospakizunean eskeintzen jako Jaunari mezan ogi-ardauakaz batera, Hegoameriketako behartsuen alde, bai Pasiotarren eta bai Eleizbarrutiaren izenean dagozan misinoetako behartsuen alde. Gu bizian goratarrok hau sinisturik bizi gara: “Gitxiagoz bizi, gehiago bizitzeko”. Baina zer da bizitzea? Bete-betean hau lorzeko, “Zuetani” eta “Nietazu” biki asko behar dira, “neuetaneu” eta “geuetageu” askoz gehiago dagoalako.

Horrela bizi eta disfrutatu dogu egun hau eta hurrengorako be gogoagaz gelditu gara. Han izango gara, Jainkoak lagun.

OHARRAK:

Topaketako honetako erretratu batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden erretratuak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue