bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

PASIONISTEN 47. KAPITULU OROKORRA

Data: 2018 / 10 / 29

Aurtengo urriaren 6tik 27ra PASIONISTA ERLIJIOSOAK ospatu dabe Erroman KAPITULU OROKORRA.

Aurtengo urriaren 6tik 27ra PASIONISTA ERLIJIOSOAK ospatu dabe Erroman KAPITULU OROKORRA. Une berezi berezia da munduan zehar hainbeste nazinoetan zabalduta dagoan Familia honek bere bizitzaren kontzientzia hartzeko; era berean horrek dakarzan erronkei erantzun egokiak bilatzeko, egon ere atejoka dagoz-eta.

Egiteko neketsua eta zabala benetan gure Anaiak Erromako Etxe Nagusian batuta hiru astetan burutu dabena. Ziur gagoz betebeharreko eginbehar hori sakona eta neketsua izan dala. Izan ere, munduko lurralde askotarikoak batuta egon dira, baina guztiak gogo eta gurari bardinakaz: Pasiotar Familiak gaur egun han-hemen dituan gora-beherak eta eurai erantzuteko indarrean jarri behar diran BIDE BARRIAK AUKERATZEKO, beti ere Nekaldiaren KARISMA berezia ondo zainduz, gaur Eleizeak eta munduak dituen beharrizanak ZINTZOTASUNEZ gogoan hartuta.

Egia esan, hiru asteko jardunaldi horretan izan diran UNE ESANGURATSUAK gogoan hartzekoak dira:
- Urriaren 6an: Kapituluaren sarrera.
- Urriaren 17an: Kongregazinoko Jeneralaren aukeraketa.
- Urriaren 18an: Kontseilu Jeneralaren aukeraketa.
- Urriaren 22an: Frantzisko Aita Santuagaz Audientzia.
- Urriaren 27an: Kapituluaren amaiera.

Gure Familiaren hurreko egiten diranak jakitun ipini gura doguz, hiru aste horeetan jazo diranak LABURBATUTA eskeiniz. Gai garrantzitsuenak azpimarratzen doguz, baita Kongregazinoko web orriaren norabidea ere: >>>sakatu HEMEN<<<, hor aurkituko dozuez hainbat dokumentu, pila bat argazki eta abar.

Familiako guztioi opa deutsuegu eta holan itxaroten dogu jazoera honeek FRUTU ugarien iturri izango jatzuezala. Nazareteko Jesus Jaunaren Espirituak lagun deigula.


HONA HEMEN MATERIAL BATZUK

- Kapituluaren sarrera.
- Jeneral Orokorraren aukeraketa.
- Kontseilu Orokor barria.
- Jeneral Orokorraren berbaldia Aita Santuaren aurrean.
- Frantzisko Aita Santuak Pasionistei berbaldia.
- Argazkiak.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue