bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

2018-09 Iberica esparruko Pasiotarren alkarteetako Arduradunen batzarra

Data: 2018 / 09 / 10

Irailaren hasieran, Alkarteetako Arduradunak Kantabriako Las Presas-en bildu ziran.

LAS PRESAS (Cantabria),
2018. Irailaren 3tik 5era


PASIOTARROK orain bost urte Espainia eta erkidegoetan eta Hegoameriketako beste 12 nazinoekin, HIRU Probintzia izatetik, Probintzia BAKARRA egitera pasatu ginen.

Espainia eta erkidegoetan 20 Alkarte gara; 3-4 alkarte beste batzuekin batzekotan, eta bat edo beste zarratzekotan gara.

Irailaren hasiera honetan, Alkarteetako Arduradunak alkartu gara:

- Alkar ezagutzeko.
- Alkarteen egoeraren barri jakiteko.
- Gerora begira zelan aurkitzen garan ikusteko.
- Guzti hau, anai eta otoitz giroan.

Pertsona garan aldetik, Alkarte guztietan dagoz arazoak, baina gehien bat BAIKOR agertu gara. Eta geroari buruz, hankak lurrean, baina ITXAROPENTSU. Alkarteetako Arduradunok, ANIMATZAILE izatera deituak gara; itxaropena zaintzera; baita AUSARTAK izatera ere.

Alkartu garanon ustetan merezidu dau ALKARREKIN BIDEA EGITEA eta bide barriak bilatzea. Jainkoak lagundu eta argitu gaizala.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue