bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Martxan dagozan ekintzak

38 Kapitulu Probintziala

Data: 2009 / 06 / 19

Angostoko (Araba) gure alkartean Ekainaren 30tik Uztailaren4 a bitartean, Euskadi, Galizia, Karibe eta Peruko Pasiotarren Kapitulu Probintziala izango dogu.

Aitatutako lekuetatik etorritako 45 erlijioso aurkituko gara, gure ibilbidea aztertzeko eta datozan lau urteetarako gure etorkizuna prestatzeko.

Azken lau urteotan ere bidea ondo seinalatua izan dogu. Leialtasunez bizitzea ez da erreza, baina arlo nagusiak honeek izan dira: “Karisma bizi”; “Pasiotar misinoa laikoekaz alkar banatu”; eta “Itxaropen eta bizi sortzaile lez Kurutzearen hitza iragarri”.

Datozan lau urteak ere ildo beretik joango dira baina batez ere KONGREGAZIOKO SOLIDARITZA azpimarkatuz. Gure pasiotar izatea munduko 58 lurraldeetan biziagoa izan daiten, Pertsona mailan, Heziketan eta Ekonomian solidaritza eskatzen jaku.

Aurtengo Kapitulu Probintziala horretara zuzendua dago: zer egin dagikegu SOLIDARITZA mailan, munduan zehar bizi diran gure anaiekin?

Jaunak argitu eta lagundu gaizala.

Juan Mª Santamaria, Nagusi Probintziala.
2009ko Ekainean.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue