bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

50 urte Pasiotar Ahizpak gure artera etorri zirala: 1959-2009

Data: 2009 / 05 / 24

Gurutzeko San Pauloren Pasiotar Ahizpak 1815. urtean Florentzian Magdalena Frescobaldik sortuak gara. Gizakiaren heziketa orokorra dogu gure helburu nagusia, bere duintasuna aurkitzen eta beragan dabezan ahalmen eta aukerak landuten lagunduz.

Aurten Pasiotar Ahizpak jai bereziak ospatzen doguz, Sortzez Garbiaren Probintzia sortu eta lurralde honeetara etorri ginanetik 50. urtera. Hasiera baten, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatu ginan, geroago baten Madril, Malaga eta, gure mugetatik haratago, Kolonbian eta Portugalen.

Gurutzeko San Pauloren Pasiotar Ahizpak 1815. urtean Florentzian Magdalena Frescobaldik sortuak gara. Gizakiaren heziketa orokorra dogu gure helburu nagusia, bere duintasuna aurkitzen eta beragan dabezan ahalmen eta aukerak landuten lagunduz. Gure egiteko hau beteteko badoguz ahalbideak: harrera etxeak, emakumearen sustapen ardura, auzo bizitzan txertatzea, heziketa, adin txikienetakoekin hasita nagusienera artekoen prestakuntza orokorra, hirugarren mundua eta pastoraltza arloa.

Maria Magdalena Frescobaldi Jesusen Nekaldiaren misterioak barru-barrutik erakarria sentidu zan. Jesusen Nekaldian agertzen jakun Jaungoikoaren maitasunak bere sasoiko sufrimentuen aurrean sentibera eta bihotz-zabal bihurtu eban.

Magdalenaren urratzetatik jarraitzen dogu, Jaun Gurutziltzatu eta Berbiztuaren Gomutapena eginez, gizarteko egoereak eta Jaunaren Espirituak deitzen gaituen lurraldeetan Jaungoikoaren Erreinua eregiz.

Gure Probintziako jazoera honetan partekide egin gura zaituegu eta zuen otoitzen laguntza eskatzen.

M. Karmen Ugarte
Probintziako Idazkaria

Informazio gehiagorako: Pasiotar Ahizpak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue