Abian dauden ekintzak

Pasiotar topaketa: Angosto 2019

Data: 2019 / 11 / 19

Familia bat izatearen dohaina bizi

Topaketa berezia eta esanguratsua izan da PASIOTAR FAMILIAK ospatu duena. Eta jakingarria dela uste dugunez, poz-pozik eskaintzen dizuegu gure web honetako ADISKIDE guztioi. Maitasun handiz egin ere egiten dugu.

Angostoko Pasiotarren etxean izandako topaketa horren KRONIKA LABURRA eskaini digute; azaroaren 9an izan da. Hemen duzue TOPAKETA horren laburpena; seguruenez, idazki xume honetan agertzen den baino askoz ederrago eta aberatsago izango zen.

Dena dela, argi utzi nahi dugu ospakizun honen “helburua” aberatsago izan dela, beraiek aditzera ematen dutenez: “FAMILIA IZATEAREN DOHAIA BIZI”. Merezi izan du Ian honek bihotzeko anai-arrebok, laikoak eta erlijioso/ak! Jaunak BEDEINKA dezala zuen saiakera!

Gure aldetik, ESKERRONA aipamen hau bidaltzeagatik, eta hau ere bai: zabalik eta gertu gaudela ondorengo topaketa eta joan-etorrien berri emateko. Bihotzez ESKERRAK!

Topaketaren kronika labur bat behera jaisteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Topaketaren argazki batzuk ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue