Abian dauden ekintzak

Elkarlaguntza 2019

Data: 2019 / 06 / 20

"ELKARLAGUNTZA" BIZIAN GORA taldeko kurtsoaren azken eguneko topaketa nagusia.

“Elkarlaguntza”, BIZIAN GORA adineko pertsonentzat eliz bizitzan indarrean dagoen Eliz Mobimentuaren kurtsoko azken batzar-ospakizuna da. “Elkar”, hau da, “nietazu” eta “zuetani”. Elkar behar dugu guztiona den munduan bizi ahal izateko. “Nietazu” eta “zuetani” elkarren beharrean sentitzen garela ikustea eta bizitza senidetasunezko jokabide hauek maitasun lokarriak elkartuta bizi gera. “Nietazu” eta “zuetani” elkarrekin eta elkarrentzat bizi badira, beti dira bi bakarka baino gehiago. “Nietazu” eta “zuetani” elkar sentitzea, horixe da Bizian Goraren bihotza, bere helburuetatik bat ADISKIDETASUNA da.

“ELKARLAGUNTZA” izen zoragarri bikoitz honekin ospatzen dugu urtero kurtsoaren azken ospakizuna. Ikusiko bazenu zenbatek parte hartzen duten Eliz ospakizunean! Bazeneki zenbatek dotoretzen duten aldare ingurua etxetik ekarritako lorez! Bazeneki zenbatek prestatzen eta zerbitzen dituzten mahaiak! Bazeneki zenbatek eta nola abesten dituzten gaztetako kantuak, “Cielito mío” eta antzekoak!

Kontuak atera: bazkari ostekoa luzea izan arren, ez du inork lo-soinurik ateratzen. Nola hori adinekoen artean? “Nietazu” eta “zuetani” alkartuta. Horra sekretua. “Zuetani” eta “nietazu” elkartuta.

Hara: ELKARLAGUNTZA urrutira iristen da. Begira, urtean zehar talde bakoitzeko mahaian dagoen itsulapikoan biltzen den dirua azken eguneko ospakizunean eskaintzen zaio Jaunari mezan ogi-ardoekin batera, Hegoamerikatako behartsuen alde, Pasiotarren eta Elizbarrutiaren izenean dauden misioetako behartsuen alde. Gu bizian goratarrok hau sinisturik bizi gera: “Gutxiagoz bizi, gehiago bizitzeko”. Baina zer da bizitzea? Etorri eta ikusi. Bete-betean hau iristeko, “Zuetani” eta “Nietazu” biki asko behar dira, “neuetageu” eta “geuetageu” gehiago dagoelako.

Horrela bizi eta disfrutatu dugu egun eder hau eta hurrengorako ere gogoarekin gelditu gara. Han izango gara, Jainkoak lagun.

OHARRA:

Topaketako honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden argazkiak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue