Pasiotar Familiaren albisteak

A. MARTZELERI OMENALDIA DONOSTIAN

Data: 2018 / 11 / 30

Euskaltzaindiak omenaldia egin dio A. Martzeleri Donostian.

“Hau lanean jarraitzeko dei bat da”: hauxe izan zen Andres Urrutia jaunak, Euskaltzaindiko buruak, egindako proposamena omenduei eta han elkartu ginen guztioi; hain zuzen ere, azaroaren 23an Donostiako Tolarenean, Euskaltzaindiaren elkargunean izan zen ospakizun hau. Izan ere, TOPAKETA berezia izan zen, erakunde horren sorreratik mendeurrenaren barruan. Egia esan hau omenaldi bat izan zen Aita MARTZELERI eta han deituak izan ginenoi, BIDE berdina egiteko gogotan gabiltzanoi. Omenaldi xume eta hunkigarria.

Aita MARTZEL ANDRINUA, pasiotarra, izan zen omenduen arteko bat. Ez dago esan beharrik berarekin eta beste bere lagun guztiekin elkartzen garela, anaitasunez eta eskerronez beteriko txalo zaparrada batez. ZORIONAK opatuz Bidean.net webgune apaletik.

Gertaera honetako MATERIAL batzuek hor eskaintzen ditugu, tamaina honetako gertaera batez guztiok gozatu diezazuten. Izan bihotz!

1 - Laburpen pertsonal bat: DONOSTIAKO OMENALDIA.

2 - Topaketaren laburpena: BIDEOA.

3 - Argazkiak.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue