Pasiotar Familiaren albisteak

PASIONISTEN 47. KAPITULU OROKORRA

Data: 2018 / 10 / 29

Aurtengo urriaren 6tik 27ra PASIONISTA ERLIJIOSOAK ospatu dute Erroman KAPITULU OROKORRA.

Aurtengo urriaren 6tik 27ra PASIONISTA ERLIJIOSOAK ospatu dute Erroman KAPITULU OROKORRA. Une berezi berezia da munduan zehar hainbeste nazioetan zabalduta dagoen Familia honek bere bizitzaren kontzientzia hartzeko; era berean horrek dakartzan erronkei erantzun egokiak bilatzeko, egon ere atejoka baitaude.

Egiteko neketsua eta zabala benetan gure Anaiak Erromako Etxe Nagusian bilduta hiru astetan burutu dutena. Ziur gaude betebeharreko eginbehar hori sakona eta neketsua izan dela. Izan ere, munduko lurralde askotarikoak bilduta egon dira, baina guztiak gogo eta nahiera berdinekin: Pasiotar Familiak gaur egun han-hemen dituen gora-beherak eta haiei erantzuteko indarrean jarri behar diren BIDE BERRIAK AUKERATZEKO, beti ere Nekaldiaren KARISMA berezia ongi zainduz, gaur Elizak eta munduak dituzten beharrizanak ZINTZOTASUNEZ gogoan hartuta.

Egia esan, hiru asteko jardunaldi horretan izan diren UNE ESANGURATSUAK gogoan hartzekoak dira:
- Urriaren 6an: Kapituluaren sarrera.
- Urriaren 17an: Kongregazioko Jeneralaren aukeraketa.
- Urriaren 18an: Kontseilu Jeneralaren aukeraketa.
- Urriaren 22an: Frantzisko Aita Santuarekin Audientzia.
- Urriaren 27an: Kapituluaren bukaera.

Gure Familiaren hurreko egiten direnak jakitun jarri nahi ditugu, hiru aste hauetan gertatu direnak LABURBILDUTA eskainiz. Gai garrantzitsuenak azpimarratzen ditugu, baita Kongregazioko web orriaren norabidea ere: >>>sakatu HEMEN<<<, hor aurkituko dituzue hainbat dokumentu, pila bat argazki eta abar.

Familiako guztioi opa dizuegu eta horrela itxaroten dugu gertaera hauek FRUTU ugarien iturri izango zaizkizuela. Nazareteko Jesus Jaunaren Espirituak lagun dezaigula.


HONA HEMEN MATERIAL BATZUEK

- Kapituluaren sarrera.
- Jeneral Orokorraren aukeraketa.
- Kontseilu Orokor berria.
- Jeneral Orokorraren hitzaldia Aita Santuaren aurrean.
- Frantzisko Aita Santuak Pasionistei hitzaldia.
- Argazkiak.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue