Pasiotar Familiaren albisteak

2018-09 Iberica esparruko Pasiotarren elkarteetako Arduradunen bilera

Data: 2018 / 09 / 10

Irailaren hasieran, Elkarteetako Arduradunak Kantabriako Las Presas-en bildu ziren.

LAS PRESAS (Cantabria),
2018. Irailaren 3tik 5era


PASIOTARROK orain bost urte Espainia eta erkidegoetan eta Hegoameriketako beste 12 nazioekin, HIRU Probintzia izatetik, Probintzia BAKARRA egitera pasatu ginen.

Espainia eta erkidegoetan 20 Elkarte gara; 3-4 elkarte beste batzuekin batzekotan, eta bat edo beste zarratzekotan gara.

Irailaren hasiera honetan, Elkarteetako Arduradunak elkartu gara:

- Elkar ezagutzeko.
- Elkarteen egoeraren barri jakiteko.
- Gerora begira nola aurkitzen garan ikusteko.
- Guzti hau, anai eta otoitz giroan.

Pertsona garan aldetik, Elkarte guztietan daude arazoak, baina gehien bat BAIKOR agertu gara. Eta geroari buruz, oinak lurrean, baina ITXAROPENTSU. Elkarteetako Arduradunok, ANIMATZAILE izatera deituak gara; itxaropena zaintzera; baita AUSARTAK izatera ere.

Elkartu garenon ustetan merezi du ELKARREKIN BIDEA EGITEA eta bide berriak bilatzea. Jainkoak lagundu eta argitu gaitzala.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue