Abian dauden ekintzak

38 Kapitulu Probintziala

Data: 2009 / 06 / 19

Angostoko (Araba) gure elkartean Ekainaren 30tik Uztailaren 4a bitartean, Euskadi, Galizia, Karibe eta Peruko Pasiotarren Kapitulu Probintziala izango dugu.

Aitatutako lekuetatik etorritako 45 erlijioso aurkituko gara, gure ibilbidea aztertzeko eta datozen lau urteetarako gure etorkizuna prestatzeko.

Azken lau urteotan ere bidea ondo seinalatua izan dugu. Leialtasunez bizitzea ez da erreza, baina arlo nagusiak hauek izan dira: “Karisma bizi”; “Pasiotar misioa laikoekin elkar banatu”; eta “Itxaropen eta bizi sortzaile lez Gurutzearen hitza iragarri”.

Datozen lau urteak ere ildo beretik joango dira baina batez ere KONGREGAZIOKO SOLIDARITZA azpimarratuz. Gure pasiotar izatea munduko 58 lurraldeetan biziagoa izan dadin, Pertsona mailan, Heziketan eta Ekonomian solidaritatea eskatzen zaigu.

Aurtengo Kapitulu Probintziala horretara zuzendua dago: zer egin dezakegu SOLIDARITATE mailan, munduan zehar bizi diren gure anaiekin?

Jaunak argitu eta lagundu gaitzala.

Juan Mª Santamaria, Nagusi Probintziala.
2009ko Ekainean.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue