Pasiotar Familiaren albisteak

PASIOTAR FAMILIAREN 18. IBERIAR TOPAKETA: DEUSTO

Data: 2009 / 06 / 03

2009ko maiatzaren 2an, jai giroan, Deustoko sortetxe honetan bildu zen Pasiotar Familia (lekaideak, lekaimeak eta laikoak).

Pasiotar Familiak Deustu-Bilbon eman zuen lehenengo urratsa, orain 129 urte, lehenengo etxea 1880. urtean ireki zenean. Beraz, Iberiar Penintsulako Pasiotar Familiak Deustun du bere jaiotetxea.

Urte gutxitan asko hedatu zen inguruko lurraldeetara: Gaztelan, Araban, Galizian, Nafarroan, Gipuzkoan… Sei urte nahiko izan ziren, 1886an, Jesusen Bihotz Santuaren Probintzia bilakatzeko.

Aurten, maiatzaren 2an, jai giroan, sortetxe honetara bildu ziren Pasiotar Familia, lekaideak, lekaimeak eta laikoak: Valentziatik, Madrildik, Mieresetik, Peñafieldik, Bartzelonatik, Santandertik, Malagatik, Portugaldik, A Coruñatik, Eubatik, Gasteiztik, Irundik, Urretxutik, Bilbotik.

Pasiotar sentipen berak elkartu zituen 300 anaia-arrebak, Gurutzeko san Paulo gidari, “Guk Jesu Kristo gurutziltzatua iragartzen dugu” lemapean.

Goizeko 10etan izan zuten lehenengo ekitaldia, elkarren berri ematen zuen power-pointa ikusiz; ondoren lagunarteko solasaldia zerbait hartuz eta 12tan eukaristia Nekaldiaren Parrokia den san Felizisimoren Santutegian. Hantxe eman zitzaien guztiei ongietorria, Euskal Herrian ohi dugunez, “AGUR JAUNAK” abestuz.

Meza ondoren, taldea santutegiaren irteerako mailadian kokatu zenean, AURRESKUA dantzatuz agurtu gintuzten eta zenbait argazkilarien makinetan gelditu ginen historiarako.

Berehala, Artxandako San Roke Jatetxera abiatu ginen, han bazkaltzeko. Anaiarteko giro ederrean egon ginen gure etxerako bidea hartzeko ordua heldu zitzaigun unera arte.

Egun betea izan genuen eta atsegina. Aukerakoa lagun zaharrak agurtu eta Pasiotar Familian ditugun harremanak estutzeko.

Topaketako argazkiak ikusteko:
argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue