Pasiotar Familiaren albisteak

50 urte Pasiotar Ahizpak gure artera etorri zirela: 1959-2009

Data: 2009 / 05 / 24

Gurutzeko San Pauloren Pasiotar Ahizpak 1815. urtean Florentzian Magdalena Frescobaldik sortuak gera. Gizakiaren heziketa orokorra dugu gure helburu nagusia, bere duintasuna aurkitzen eta berarengan dituzten ahalmen eta aukerak lantzen lagunduz.

Aurten Pasiotar Ahizpak jai bereziak ospatzen ditugu, Sortzez Garbiaren Probintzia sortu eta lurralde hauetara etorri ginenetik 50. urtera. Hasera baten, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatu ginen, geroago baten Madril, Malaga eta gure mugetatik haratago Kolonbian eta Portugalen.

Gurutzeko San Pauloren Pasiotar Ahizpak 1815. urtean Florentzian Magdalena Frescobaldik sortuak gera. Gizakiaren heziketa orokorra dugu gure helburu nagusia, bere duintasuna aurkitzen eta berarengan dituzten ahalmen eta aukerak lantzen lagunduz. Gure egiteko hau betetzeko baditugu ahalbideak: harrera etxeak, emakumearen sustapen arreta, auzo bizitzan txertatzea, heziketa, adin txikienetakoekin hasita nagusienera tartekoen prestakuntza orokorra, hirugarren mundua eta pastoraltza arloa.

Maria Magdalena Frescobaldi Jesusen Nekaldiaren misterioak barru-barrutik erakarria sentitu zen. Jesusen Nekaldian agertzen zaigun Jaungoikoaren maitasunak bere garaiko sufrimenduen aurrean sentibera eta bihotz-zabal bihurtu zuen.

Magdalenaren urratzetatik jarraitzen dugu, Jaun Gurutziltzatu eta Berpiztuaren Oroitzapena eginez, gizarteko egoerak eta Jaunaren Espirituak deitzen gaituzten lurraldeetan Jaungoikoaren Erreinua eraikiz.

Gure Probintziako gertaera honetan partekide egin nahi zaituztegu eta zuen otoitzen laguntza eskatzen.

M. Karmen Ugarte
Probintziako Idazkaria

Informazio gehiago: Pasiotar Ahizpak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue