castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Aurkezpena

Holantxe hasi zan...

“HASI BAZAN, HASI ZAN...”

Beste historiako pasadizu asko lez, hemen ere bardin esan behar: “hasi bazan, hasi zan...”. Historia honek ere izan eban bere hasierea, eta gerora sendo hazten joan zan. Hori bai, gero, bere gora-behera guztiakaz; baina edozein gizatalde baten ibilera eginez, heldu gara GAUR aurkitzen garan egoera honetaraino.

Gaurko giro eta gune honetatik BEGIRATZEN dogu gaur arteko ibilpidea; bere osotasunean aurkitzen eta egiztatzen dogu, baina, batez ere, itzelezko POZTASUNEZ.

- Begirada HISTORIKOA: orain arteko bidea asmatu eta ibili daben pertsona guztienganako karinoz eta anaitasunez beterik.

- ESKERRONEZKO begirada: hainbesteko bihotz haundiz eta eskuzabaltasunez, eskuhartu daben guztiak gogotan doguzala; lekaide-lekaimeak, laikoak, buru-bihotz osoz, baina apaltasunez jokatu daben guztiak.

- ONARENAREN begirada: historiak oretu dauan emaitza hau gaurkoentzat erronka da, GAUR erantzun egokia eskatzen dago eta, jakina, bere argi-ilunakaz.

- ETORKIZUNERA begirada: atzoko “ametsak” eta gaurko errealitateak bultzatuta BIHAR horri begira, erronka bihurtzen jakun bihar zer izango, itaun, kezka eta guzti... eta eguneroko erantzun zintzoa eskatzen dauan ITXAROPENEZ beterik, gure aurrekoen eredua aurrean dogula.

“Hasi bazan, hasi zan...” eta bizirik jarraitzen dau ORUE-EUBAN, gugan. Guri dagokigu KAUSA hori jarraitzea eta BIZI bihurtzea.

 

"" "" ""



 

Orue - Euba

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue