“HASI BAZEN, HASI ZEN...”
Beste historiako gertakari asko bezala, hemen ere berdin esan behar: “hasi bazen, hasi zen...”. Historia honek ere izan zuen bere hasiera, eta gerora irmo hazten joan zen. Hori bai, gero, bere gora-behera guztiekin; baina edozein gizatalde baten ibilera eginez, iritsi gara GAUR aurkitzen garan egoera honetaraino.
Gaurko giro eta gune honetatik BEGIRATZEN dugu gaur arteko ibilpidea; bere osotasunean aurkitzen eta egiztatzen dugu, baina, batez ere, itzelezko POZTASUNEZ.
- Begirada HISTORIKOA: orain arteko bidea asmatu eta ibili duten pertsona guztienganako karinoz eta anaitasunez beterik.
- ESKERRONEZKO begirada: hainbesteko bihotz handiz eta eskuzabaltasunez, eskuhartu duten guztiak gogotan ditugula; lekaide-lekaimeak, laikoak, buru-bihotz osoz, baina apaltasunez jokatu duten guztiak.
- ONARENAREN begirada: historiak oretu duen emaitza hau gaurkoentzat erronka da, GAUR erantzun egokia eskatzen dago eta, jakina, bere argi-ilunekin.
- ETORKIZUNERA begirada: atzoko “ametsak” eta gaurko errealitateak bultzatuta BIHAR horri begira, erronka bihurtzen zaigun bihar zer izango, galdera, kezka eta guzti... eta eguneroko erantzun zintzoa eskatzen duen ITXAROPENEZ beterik, gure aurrekoen eredua aurrean dugula.
“Hasi bazen, hasi zen...” eta bizirik jarraitzen du ORUE-EUBAN, guregan. Guri dagokigu KAUSA hori jarraitzea eta BIZI bihurtzea.
|