castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Gaur / Bihar

Garai berriak

Orue-Euba deritxon txoko zoragarri honek, orain 50 urte jaio zanetik, ibilbide historiko gogoangarria egin dau, sortu diran egoera barrietara EGOKIERA-ahalmen itzela erakutsiz. Behin baino gehiagotan, ingurugiroko gizarteko kultur barriak “behartuta”; beste batzuetan, Eleiz-egoereak eraginda, goragoko sailetan ikusi dogunez, laburrean bada ere.

Baina kontua ez da lehenagoko “lurrun” goxotan ametsetan gelditzea. Azken aldian ingurumarian sortu diran aldaketak -gizartean, kultur munduan, eleiz bizitzan, eta, jakina, Pasiotar Familian bertan barruan- planteamendu sakon eta benetako bat egitera eragin deutsoe, ETORKIZUNERA begira APUSTUAK eginaz. Pasiotarrak Orue-Euban dagozan 50 urteetatik azkenengoak dira, apustu horreen aldeko adierazgarririk nabarmenenak.
        
Urteetako bilaketa; erronka barrien aurrean zabalik; goitik beherako eten-urratuak eta erabagi arriskutsuak hartu beharraren aurrean tinko... Alde batetik, hemen zertarako kokatu ziran gogotan hartuta, eta bestetik Erlijioso Bizitzaren irudia zaindu beharrak behartuta, leku berean “lekukotasun barria” usmatu eta asmatu beharra.

Dagoeneko, indarrean dagoan egoera barri hau APUSTU KLABE honeetan batzen da, orain artekorik onena batuz eta jarri diran ildo barriak sakonduz, baina MUNDU BARRI batera zabalik, hortik sortzen diran ondorio guztiak onartuz.

        
- PRESENTZIA BARRI baten aldeko apustua: Pasiotar Alkarteak alde askotara bermoldatu behar izan dau, ez bakarrik estruktura aldetik; askoz gehiago, bere izateari eta bizitzari dagokiozan alde askotatik. Pastoraltza eta kultur aldetik “mundu” zabalago baten kokaturik, ekintza arlo askotara begira... egoera barri guzti honetan “bihotz eragile” izatea beragandu dau. Era batera agertu ditu erabagiteko ausardia eta ETORKIZUNARI begira aukera argia.

Presentzia barri honen adierazgarri dozu azkenaldiko hau: Web orria (bidean.net), beragaz dakarzan ondorio eta guzti, bere gain hartuz.

- PASTORALTZA barriztatu baten aldeko apustua: Eleizbarrutiko dinamika barruan kokaturik eta NEKAZAL PASTORALTZARI lehentasuna emonez. Aukera horri erantzunez, Orue-Eubako eleiza barria eraiki behar izan da, inguruan sortzen diran eskabideei (Bizian Gora mogimenduaren alkarraldiak, gogoeta eta otoitzaldi ospakizunak; parrokietako gazte talde eratuak eta kultur giroko taldeen topaketak; eleizgizon eta laikoen heziketa eta pastoraltza topaketak...) dagokiezan zerbitzu-aretoak gaineratuz.
Horrez gainera, inguruko nekazal pastoraltzako heziketa eta ospakizunen ardurea.
 

- PERTSONA NAGUSIEN aldeko benetako apustua, nahiz berton ingurukoak, nahiz probintziako edozein lurraldeetakoak dirala. Orue Egoitza, etxolak eta mota askotako zerbitzu gehigarriak... dira zenbaterainoko ardurea eta apustua dan.

- EUSKAL KULTURAREN aldeko apustua, iraunkorra eta erabakiorra: hasierako sustraietatik hasita, ondorengo historiari jarraituz, baina aukera eta apustu barriak eginez. Ikastolako heziketa lana, Ibaizabal Argitaletxea, IKA (Ikastola Katolikoen Alkartea), BIDAIAK... horra etorkizunera begira jorratzen diran ildo eta aukera barriko esparruak.

 - DIMENTSINO BARRIEN aldeko apustua: horra Orue Fundazinoa eta Orue Eskola... eta HAINBAT ZERBITZU, panorama osotuz: Laiene jatetxea eta SPA... dira horren adierazgarri.

Alderdi honeetan batzen dira hasieran aipatutako “ALDI BARRIAK”. Han-hemen neurri barik zabaldutako ITZELEZKO BIZITZAREN ezaugarri batzuk baino ez dira. Ikusten danez, ERRONKA agirian dago. Uxala gerora begira ikuspegi orokor honen amaieran, fedez eta itxaropenez, errepikatu ahal badogu, Orue-Euba-ri buruz goian egindako aipamen historiko laburrean esandakoa, eta hauxe inoan: “ONENA ETORTEKO DAGO”.
        

 

 

"" "" ""



 

Orue - Euba

 
 
#
# # #
Orue Euba Gaur / Bihar
# # #
bidean@bidean.net
orue