castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Gaur / Bihar

Garai berriak

Orue-Euba deritzaion txoko zoragarri honek, orain 50 urte jaio zenetik, ibilbide historiko gogoangarria egin du, sortu diren egoera berrietara EGOKIERA-ahalmen itzela erakutsiz. Behin baino gehiagotan, ingurugiroko gizarteko kultur berriak “behartuta”; beste batzuetan, Eliz-egoerak eraginda, goragoko sailetan ikusi dugunez, laburrean bada ere.

Baina kontua ez da lehenagoko “lurrin” goxotan ametsetan gelditzea. Azken aldian ingurumarian sortu diren aldaketak -gizartean, kultur munduan, eliz bizitzan, eta, jakina, Pasiotar Familian bertan barruan- planteamendu sakon eta benetako bat egitera eragin diote, ETORKIZUNERA begira APUSTUAK eginez. Pasiotarrak Orue-Euban dauden 50 urteetatik azkenengoak dira, apustu hoien aldeko adierazgarririk nabarmenenak.
        
Urteetako bilaketa; erronka berrien aurrean zabalik; goitik beherako eten-urratuak eta erabaki arriskutsuak hartu beharraren aurrean tinko... Alde batetik, hemen zertarako kokatu ziren gogotan hartuta, eta bestetik Erlijioso Bizitzaren irudia zaindu beharrak behartuta, leku berean “lekukotasun berria” susmatu eta asmatu beharra.

         Dagoeneko, indarrean dagoen egoera berri hau APUSTU KLABE hauetan biltzen da, orain artekorik onena bilduz eta jarri diren ildo berriak sakonduz, baina MUNDU BERRI batera zabalik, hortik sortzen diren ondorio guztiak onartuz.

PRESENTZIA BERRI baten aldeko apustua: Pasiotar Elkarteak alde askotara bermoldatu behar izan du, ez bakarrik estruktura aldetik; askoz gehiago, bere izateari eta bizitzari dagozkion alde askotatik. Pastoraltza eta kultur aldetik “mundu” zabalago baten kokaturik, ekintza arlo askotara begira... egoera berri guzti honetan “bihotz eragile” izatea bereganatu du. Era batera agertu ditu erabakitzeko ausardia eta ETORKIZUNARI begira aukera argia.

Presentzia berri honen adierazgarri duzu azkenaldiko hau: Web orria (bidean.net), berarekin dakartzan ondorio eta guzti, bere gain hartuz.

- PASTORALTZA berriztatu baten aldeko apustua: Elizbarrutiko dinamika barruan kokaturik eta NEKAZAL PASTORALTZARI lehentasuna emanez. Aukera horri erantzunez, Orue-Eubako eliza berria eraiki behar izan da, inguruan sortzen diren eskabideei (Bizian Gora mugimenduaren elkarraldiak, gogoeta eta otoitzaldi ospakizunak; parrokietako gazte talde eratuak eta kultur giroko taldeen topaketak; elizgizon eta laikoen heziketa eta pastoraltza topaketak...) dagozkien zerbitzu-aretoak gaineratuz.
Horrez gainera, inguruko nekazal pastoraltzako heziketa eta ospakizunen arreta.
 

- PERTSONA NAGUSIEN aldeko benetako apustua, nahiz bertan ingurukoak, nahiz probintziako edozein lurraldeetakoak direla. Orue Egoitza, etxolak eta mota askotako zerbitzu gehigarriak... dira zenbaterainoko arreta eta apustua den.

- EUSKAL KULTURAREN aldeko apustua, iraunkorra eta erabakiorra: hasierako sustraietatik hasita, ondorengo historiari jarraituz, baina aukera eta apustu berriak eginez. Ikastolako heziketa lana, Ibaizabal Argitaletxea, IKA (Ikastola Katolikoen Elkartea), BIDAIAK... horra etorkizunera begira jorratzen diren ildo eta aukera berriko esparruak.

 - DIMENTSIO BERRIEN aldeko apustua: horra Orue Fundazioa eta Orue Eskola... eta HAINBAT ZERBITZU, panorama osotuz: Laiene jatetxea eta SPA... dira horren adierazgarri.

Alderdi hauetan biltzen dira hasieran aipatutako “ALDI BERRIAK”. Han-hemen neurri gabe zabaldutako ITZELEZKO BIZITZAREN ezaugarri batzuk baino ez dira. Ikusten denez, ERRONKA agirian dago. Uxala gerora begira ikuspegi orokor honen amaieran, fedez eta itxaropenez, errepikatu ahal badugu, Orue-Euba-ri buruz goian egindako aipamen historiko laburrean esandakoa, eta hauxe zioen: “ONENA ETORTZEKO DAGO”.

 

"" "" ""


 

Orue - Euba

 
 
#
# # #
Orue Eubar Gaur / Bihar
# # #
bidean@bidean.net
orue