castellano euskera batua euskera bizkaiera

Historiak darrai

# # #

" Historiak darrai "

##

La historia continúa

Eta... HISTORIAK jarraitzen du...!

Eskaintzan dizugu.

 

La historia continúa

2006. urte honetan bertan
GERTAERA pozgarri bat ospatzen da
Euskal Herriko txoko honetan:
Pasiotarren PRESENTZIAREN eta BIZITZAREN 50. urteurrena.

La historia continúa

“Txoko” honek badu izen bat: ORUE-EUBA,
Amorebietan dago, Bizkaiko Probintzian.

La historia continúa

1949. urtean iritsi ziren Pasiotarrak toki honetara.
Balendin Mendibek, Teodoro Oruek eta Julian Gerrikagoitiak “Zubieta” baserrian, Ibaizabal ibaiaren ertzean, hartu zuten ostatu;
handik ezarriko zuten indarrean asmo ederra:
lehenengo eta behin, eta batez ere, heziketa ardura;
laster urratu ziren beste zenbait zeregin,
esaterako, pastoral ekintza eta kultura arloa, gerora
hainbesteko eragina izango zuten esparruak.

La historia continúa

Eginbeharrik behinena:
ingurua landu eta behar zirenak prestatu,
eraikuntza berria hasteko.

1954. urteko urriaren 24an
izan zen lehen harriaren bedeinkapena.

La historia continúa

Bi urte pasa aurretik,
eman zitzaion hasiera ikastetxeari.
1956. urteko irailaren 14a zen,
artean etxegintza lanak burutu baino lehen.
Baina hasiera eman zitzaiola-eta,
poza eutsi ezinezkoa zen,
urtero zetozen apaizgai ugariak ikusita.

La historia continúa

Askoren arteko elkarlan honetan,
gora handiko hainbeste pertsona izan dira tarteko,
nor baino nor jokatu dutenak,
isilean eta bihotz handiz ekinean
lan hain txalogarri bezain erabakigarrian.
Erlijiosoen Elkartea, hezkuntza eta pastoraltzako
ekintza honen hasieran, 14 erlijiosok osatzen zuten.

La historia continúa

1956 – 1969

La historia continúa

Irakaskuntzaren lehen aldian (1956-1969)
SEMINARIOA zen etxea,
pasiotar familiaren beharrei eta helburuei erantzuteko
eta sasoiko giroei eta eskabideei egokituta.

La historia continúa

Seminarioa erabat pasiotar bizitzari begira zegoen.
Baina, giza, kultura eta eliz eremuetan aldaketa
sakonen aldia izanik,
hemen ere bokazio eskasiak gogor jo zuen,
begi bistako ondorenak utziz.

La historia continúa

Aldi hau erlijio giro gozoz eta ilusioz gainezka dago,
Pasiotar Elkartearentzat,
batez ere, apaizgai gaztetxoen ugaritasunez.

La historia continúa

Erlijiosoek, berez hain neketsua den heziketa arloan
lan gogo beroz eginez, gainera,
han-hemenka zenbait pastoral ekintza arduratxo hartzen zituzten.

Horrek sortu zuen nekea astuna izan zen.

La historia continúa

Baina pastoral ekintza alor hau luze eta zabal
Bizkaiko bazter eta herri askotara iritsi zen:
Misio Santuak, hitzaldiak,
gazteen eta helduen taldeen mugimenduak...
sekulako pastoral ekintzen sarea landu zuten,
laikoen PRESTAKUNTZARI begira,
euskal kulturgintzan, bizi balioetan
eta giza arloetan jarduteko gai bihurtuz.

 

La historia continúa

Sasoi horretan,
Orue-Euba ospakizun eta ekintza askoren topaleku nabarmen bihurtu zen:
“Euskal Jaiak” izen handia hartu zuten Euskal Herri osoan.

Elkarteak eta Nekaldiko Kofradiak
biek jokatu zuten elkarlan estuan,
etorkizunean eragin handia izango zuten
ekintza aipagarri honetan.

La historia continúa

Aldi berean, beste lanbide berri bati eman zitzaion hasiera:
Pertsona eta talde askorentzat HARRERA eta ESPITUALITATE
eremua indarrean jartzea;
Aparteko txokoa otoitzerako eta Jaunarekin topo egiteko.
1961. urtean izan zen gogo jardunetako lehen taldea.
30 urte iraungo du pastoral ekintzari begira,
eta era askotako bileren eta ikastaroren topaleku izango da.

La historia continúa

Baina inguruko giroa iluntzen joan zen,
batez ere, apaizgaien kopuru handiari erantzuteko orduan.
Hemen azaltzen da BASERRIA eta bere inguruko
hainbeste zerbitzu eder: behitegia; oilategia,
geroago inprimategi bihurtu zen zati bat; eta azkenik, dena Lauaxeta ikastolako osagarri izatera iritsi zen.

La historia continúa

1969 – 1977

La historia continúa

Hezkuntza zereginari dagokionez,
bigarren aldia 1969. urtean hasi zen:
giza eta kultura mailan goitik beherako aldaketak sortu ziren;
adibidez, ikastetxe bihurtzea erabaki eta onartu zen,
askotariko kristau bokazioetara irekiz;
horrelaxe hasi zen aldi berri bat Historia honetan,

La historia continúa

SAN GABRIEL ikastetxearen historia da, La historia continúa legezko onarpenaren jabetasun eta guzti,
egoera berrira erabat egokitu beharra etorri zen, erlijiosoz eta laikoz osaturiko
irakasleen kopurua gehituz.

La historia continúa

Vatikano II. Kontzilioko aire berritzaileak Orue-Eubako
Pasiotar Elkarteari ere eragin zion,
eta 1974. urteko azaroaren 19an,
gure etxea inguruko baserri aldearen PARROKIA bihurtu zen,
harrezkero Parrokiako PASTORAL EKINTZA izan da
hemengo Pasiotarren presentziaren oinarrizko ardatz.

La historia continúa

LAUXETA Ikastola: 1977

La historia continúa

Hezkuntza topa gune den aldetik,
martxa barri bat hasten da 1977-78ko ikasturtean:
LAUAXETA ikastola da;
ikastetxean indarrean zegoen zerbitzuak -mailaz maila-
hartzen eta nork bereganatzen joan zen.
Ikastetxea erabat ikastola bihurtzea 1981-82ko ikasturtean
gertatu zen.

La historia continúa

Eskakizun berriei zegozkien azpiegiturak egokitu ondoren,
Hezkuntza Egitasmoak hezkuntza garrantzitsuari eman zion leku,
eta, pertsonaren balio eta esparru
guztietako garapenean oinarrituz,
Europa mailan domina eta guzti goraipatua izan da.
1400 inguru da ikasleen kopurua.

La historia continúa

La historia continúaGaur egun eta aurretiazko lanaren ondorio bezala, KULTURA ERRONKARI aurre ematen zaio Euskal Herriaren aurrean.
Bai Ibaizabal argitaletxea, bai IKA
(Ikastola Katolikoen Alkartea)
dira hartutako konpromisoei dagokien erantzuna; eta urteetan zehar
fruitu ederrik eskaini dizkio euskal gizarteari.

La historia continúa

EGOERA BERRIA: 1998

La historia continúa

Baina urteen joanean eta hezur mamituz zetorren giza eta erlijiozko egoera berriaren aurrean,
1998. urtean pasiotarren presentziak inguru honetan
BIRMOLDAKETA sakon bati ekin dio:
Elkartearen bizilekua oso-osorik berregituratu da,
gaixoen eta adinekoen egoitzaren zerbitzua eskaintzeko egokituz,
pasiotarren bizileku izateaz gain.
Aldaketarako pasiotar familiak erakutsi duen ahalmena
benetan txalogarria izan da.

 

La historia continúa

Horrez gain, pastoral eskakizunei erantzunez,
eliza berria eta parrokia aretoak eraikitzea
bultzada sendo bat izan da konpromiso bidean,
bai Elizbarruti mailan, bai baserri munduari zerbitzu berezi gisa:
Horrela, hezkuntza eta ospakizun topa gune bihurtu da
ETORKIZUNERA begira.

La historia continúa

Eta gaur egungo aldira iritsi gara:
ETORKIZUNA.... egiazko ERRONKA da,
hasi berri dauden ekintzen aldetik,
bai eskuartean ditugun eta lantzen ari garen esparruen aldetik.

La historia continúa

Pasiotar Elkarteak oraintsu indarrean jarri duen ekintza da www.bidean.net WEBGUNE BERRI hau,
lehengoaz gainera
eta lehengo guztiaren oinarri eta lagungarri izateko asmotan,
bizi esparru guztiei gizatasun eta kristautasun arnasa ezarriz.

La historia continúa

Erronka nabarmena da...
eta hemen dago.


Horregatik, eta gogotik, aitortzen dugu:
“ONENA JASOTZEKO DAGO...!”

La historia continúa

GONBIDATZEN ZAITUGU...!

# # #


 

Orue - Euba

 
 
bidean@bidean.net
orue