
|
Kurutzeko Paulo |

|
BIZITZA baten GILTZAK |

|
… ezagutu egizu
… kontenplatu
… mirestu |
 |
ESTILO BAT
Bilatzailea
Ermitaua
Gizon latz eta pobrea
Behartsuen senidea |
 |
BILATZAILEA
“Erakutsi egidazuz, Jauna, zeure bideak”
Zer nahi dozu egin dagidan?
¿Non zerbitzatuko ditut gehiago eta hobeto
Jainkoa eta senideak?
“Zure aurpegi bila nabilkizu, Jauna,
ez ezkutatu niri zeure aurpegia.”
” |
 |
ERMITAUA
BAKARDADEAREN MAITALE
Leku apropos lez egiak garbi entzuteko.
Egia dan lez ezagutzeko.
Jainkoarekin, Sortzailearekin, Aitarekin topo egiteko.
Gizakiei Jainko begiradaz begiratzen ikasteko.
Kreazinoa miresteko eta sorkari bakoitzean
Egilearen hitza sentidu eta entzuteko |
 |
GIZON LATZ ETA POBREA
Bizitzeko gitxi behar dau:
jan-edanak apurka,
tunika bakarra eta oinetakorik ez.
Bizimodu latzak aske egin dau,
buru-belarri besteentzat bizitzen jarri,
Jainkoa nahiko dala sinistarazi.
|
 |
BEHARTSUEN SENIDEA
Paulok Kurutziltzatuarengan ditu begiak,
hor jabetzen da Jainkoaren gizakiekazko pasinoaz.
Gizakion kurutzeaz zamatua ikusi dau Jainkoa
eta, harriturik, Jainko maitasun horren historia
kontatu nahi deutso munduari.
Horregatik, behartsuen ondoan ipinten da,
gizarte haretako baztertuen ondoan,
(gaixoak, bidelapurrak, eskaleak…)
Jainkoak maite dituela sentidu dagien.
|
 |
INTUIZINO bat
Begi-bihotzak kurutzean
Bakardade ozena
Familia baten Sortzaile |
 |
BEGI BIHOTZAK KURUTZEAN
Mingarri jakon gizakiaren mina.
Eta mingarri Jainkoaren mina.
Eta Jainkoak bere begirada eta hitza emon eutsozan
bere Seme kurutziltzatuarengan.
Eta Kurutziltzatua maitekiro kontenplatuz,
Jainkoa aurkitu eban, eta gizakia,
eta bizitzaren eta historiaren zentzuna.
Bere bokazinoa Jainko Kurutziltzatuaren oroipena
berreskuratzea izan zan.
|
 |
BAKARDADE OZENA
Paulok, misiolari sutsuak,
bakardade eta jendarteko gizonak,
hitz gartsuko apostoluak,
bere komentuetako “bakardade ozena” izten deusku,
kontenplazinorako eta profeta hitza ernaltzeko
sabel emonkor lez.
|
 |
FAMILIA BATEN SORTZAILEA
Kurutzeko Paulok
nekaldiaren oroipena eskeintzen deusku
gaurko gatxen sendabide,
Jainko maitasunaren ekintza haundien eta harrigarriena lez.
Behartsuen oihuak entzuten ez diranean,
ez dau zentzurik Kristoren kurutzeak,
Kurutziltzatua biziaren Jainkoa dalako.
Kristoren Pasinoa,
Jainkoak munduari deutson maitasunaren oroigarria.
|
 |
BIZIMODU BAT
Misiolaria
Adiskidetzailea
Maisu espirituala eta mistikoa
Testamentua
|
 |
MISIOLARIA
81 urterekin hil zan.
Italiako 30 eleizbarrutietan zehar ibili zan
Herri misinoak eta gogo-jardunak predikatzen.
Nahiago ebazan
herri eta maila sozial baztertuenak.
Behartsuengan Kurutziltzatuaren aurpegia ikusten eban.
Gaixoek, baztertuek,
bidelapurrek, espetxeratuek
adiskide baten laguntza eta hurtasuna
aurkitu eben Paulorengan:
Jainkoaren gizona.
|
 |
ADISKIDETZAILEA
Gizakia Jaungoiko Egile eta Aitarekin adiskidetzen
ipini ebazan Paulok
bere hitz gartsua eta bizitza.
Etsaien arteko adiskidetzea
eta alkarri parkamena eskeintzea
profeta oihu gertatzen ziran herri misinoetan.
Jesu Kristo Kurutziltzatuarengan
Jainkoa bere hiltzaileei
parkamena emoten aurkezten eutsen
eta guztiak alkarrekin bakeak egitera bultzatzen.
|
 |
MAISU ESPIRITUALA ETA MISTIKOA
Oso mota ezbardinetako pertsonen
zuzendari eta lagun espirituala izan zan.
Goi mailako espiritualtasunaren egiazko tratatuak diran
milaka gutun idatzi ebazan.
(Horreitako bi milatik gora gordetzen dira.)
Gotzainak, erlijiosoak, laikoak,
jende xume eta nobleziakoa eta aita santuak
joaten jakozan aholku bila.
“Heriotza mistikoa” eta “jaiotza berria”
aztergai dituen tratatua idatzi eban.
XVIII. gizaldiko mistiko haundienetariko lez
hartu dau Eleizak.
|
 |
TESTAMENTUA
Hona hemen Sortzaile testamentua:
Herio-ohean kongregazinoaren hiru zutabeak
zaintzea gomendatzen dau:
Otoitz espiritua
Bakardade espiritua eta
Pobretasun espiritua.
“Espiritu honetan irauten badozue,
distira egingo dau kongregazinoak
Jainkoaren eta gizakien aurrean.”
|
 |
ESTILO BAT
INTUIZINO BAT
BIZIMODU BAT |
 |
Kurutzeko Paulok
… zure bizitza argitzen dau. |