
|
Gurutzeko Paulo |

|
BIZITZA baten GILTZAK |

|
… ezagut ezazu
… kontenplatu
… miretsi
|
 |
ESTILO BAT
Bilatzailea
Ermitaua
Gizon latz eta pobrea
Behartsuen senidea
|
 |
BILATZAILEA
“Erakuts iezazkidazu, Jauna, zeure bideak”
Zer nahi duzu egin dezadan?
Non zerbitzatuko ditut gehiago eta hobeto
Jainkoa eta senideak?
“Zure aurpegi bila nabilkizu, Jauna,
ez ezkuta niri zeure aurpegia.”
|
 |
ERMITAUA
BAKARDADEAREN MAITALE
Leku apropos bezala egiak garbi entzuteko.
Egia den bezala ezagutzeko.
Jainkoarekin, Sortzailearekin, Aitarekin topo egiteko.
Gizakiei Jainko begiradaz so egiten ikasteko.
Kreazioa miresteko eta sorkari bakoitzean
Egilearen hitza sentitu eta entzuteko.
|
 |
GIZON LATZ ETA POBREA
Bizitzeko gutxi behar du:
jan-edanak apurka,
tunika bakarra eta oinetakorik ez.
Bizimodu latzak aske egin du,
buru-belarri besteentzat bizitzen jarri,
Jainkoa nahiko dela sinestarazi.
|
 |
BEHARTSUEN SENIDEA
Paulok Gurutziltzatuarengan ditu begiak,
hor jabetzen da Jainkoaren gizakiekiko pasioaz.
Gizakion gurutzeaz zamatua ikusi du Jainkoa
eta, harriturik, Jainko maitasun horren historia
kontatu nahi dio munduari.
Horregatik, behartsuen ondoan jartzen da,
gizarte hartako baztertuen ondoan,
(gaixoak, bidelapurrak, eskaleak…)
Jainkoak maite dituela senti dezaten.
|
 |
INTUIZIO BAT
Begi-bihotzak gurutzean
Bakardade ozena
Familia baten Sortzaile
|
 |
BEGI-BIHOTZAK GURUTZEAN
Mingarri zitzaion gizakiaren mina.
Eta mingarri Jainkoaren mina.
Eta Jainkoak bere begirada eta hitza eman zizkion
bere Seme gurutziltzatuarengan.
Eta Gurutziltzatua maitekiro kontenplatuz,
Jainkoa aurkitu zuen, eta gizakia,
eta bizitzaren eta historiaren zentzua.
Bere bokazioa
Jainko gurutziltzatuaren oroipena
berreskuratzea izan zen.
|
 |
BAKARDADE OZENA
Paulok, misiolari sutsuak,
bakardade eta jendarteko gizonak,
hitz gartsuko apostoluak,
bere komentuetako “bakardade ozena” uzten digu,
kontenplaziorako eta profeta hitza ernaltzeko
sabel emankor bezala.
|
 |
FAMILIA BATEN SORTZAILEA
Gurutzeko Paulok
nekaldiaren oroipena eskaintzen digu
gaurko gaizkien sendabide,
Jainko maitasunaren
ekintza handien eta harrigarriena bezala.
Behartsuen oihuak entzuten ez direnean,
ez du zentzurik Kristoren gurutzeak,
Gurutziltzatua biziaren Jainkoa baita.
Kristoren Pasioa,
Jainkoak munduari dion maitasunaren oroigarria.
|
 |
BIZIMODU BAT
Misiolaria
Adiskidetzailea
Maisu espirituala eta mistikoa
Testamentua
|
 |
MISIOLARIA
81 urterekin hil zen.
Italiako 30 elizbarrutietan zehar ibili zen
Herri misioak eta gogo-jardunak predikatzen.
Nahiago zituen
herri eta maila sozial baztertuenak.
Behartsuengan Gurutziltzatuaren aurpegia ikusten zuen.
Gaixoek, baztertuek,
bidelapurrek, espetxeratuek
adiskide baten laguntza eta hurbiltasuna
aurkitu zuten Paulorengan:
Jainkoaren gizona.
|
 |
ADISKIDETZAILEA
Gizakia Jaungoiko Egile eta Aitarekin adiskidetzen
jarri zituen Paulok
bere hitz gartsua eta bizitza.
Etsaien arteko adiskidetzea
eta elkarri barkamena eskaintzea
profeta oihu gertatzen ziren herri misioetan.
Jesu Kristo gurutziltzatuarengan
Jainkoa haren hiltzaileei
barkamena ematen aurkezten zien
eta guztiak elkarrekin bakeak egitera bultzatzen.
|
 |
MAISU ESPIRITUALA ETA MISTIKOA
Oso mota ezberdinetako pertsonen
zuzendari eta lagun espirituala izan zen.
Goi mailako espiritualtasunaren egiazko tratatuak diren
milaka gutun idatzi zituen.
(Horietako bi milatik gora gordetzen dira.)
Gotzainak, erlijiosoak, laikoak,
jende xume eta nobleziakoa eta aita santuak
joaten zitzaizkion aholku bila.
“Heriotza mistikoa” eta “jaiotza berria”
aztergai dituen tratatua idatzi zuen.
XVIII. gizaldiko mistiko handienetariko bezala
hartu du Elizak.
|
 |
TESTAMENTUA
Hona hemen Sortzaile testamentua:
Herio-ohean kongregazioaren hiru zutabeak
zaintzea gomendatzen du:
Otoitz espiritua
Bakardade espiritua eta
Pobretasun espiritua.
“Espiritu honetan irauten baduzue,
distira egingo du kongregazioak
Jainkoaren eta gizakien aurrean.”
|
 |
ESTILO BAT
INTUIZIO BAT
BIZIMODU BAT |
 |
Gurutzeko Paulok
… zure bizitza argitzen du. |