castellano euskera batua euskera bizkaiera

Idazkiak

"" "" ""

HERIOTZ MISTIKOA- Aurkezpena

1. Hemen aurkitzen dogu benetako harribitxia, Paulo Kurutzekoa dan mistikoaren espiritualtasunaren zutabeak ezagutu eta sakontzeko. Hara zer jazo jakun: oraintsu arte horrren alerik ere ez dogu euki. Horregaitik, altxor horren bila egarriz ibili gara. Gaur eskuartean dogu eta bere osotasunean eskeintzen dogu.

 

2. Paulo Kurutzekoaren eskutitz bitan aitatzen da idazki bat, “Herikotz Mistikoa” izenez. 1762. urteko irailean idazten deutso santuak Zazpi Nahigabeen Maria Madalenari, Vetralla-ko karmeldar lekaimeari: “Jesukristogan alabatxo hori, ikusten dozunez, ihazko urtean ospatu zenduan erlijosa-profesako urteurreneko heriotz mistikoa hurreratzen jatzu, neu ere ospakizun horretan partekide izan nintzalarik... Bialdu neutsun “Heriotz Mistikoa” deritxon eskueskribu txikia sarri irakurri daizula gura neuke. Asko lagunduko deutsu”.

Handik urte bi ta erdira, Argentaro Mendian nobizioen maisua zan San Joanen aita Pedrori holan komentatzen eutson santuak: “Asko poztuten nau nobiziadua eta gainerakoa ondo doala jakiteak. Agindu neutsun “Heriotz Mistikoa” bialtzen deutsut, baina zehatz kopiatu behar da, femenimoa maskulinora eta monastegia berba erretirora aldatuz”.

3. Eskutitz bi honei esker dakigu Kurutzeko San Paulok “Heriotz Mistikoa” tratatua bialdu ebala. Vetralla-ko karmeldar batzuk emoten dabe honen barri beatifikazino eta kanonizazino prozesuetan. Idazkien prozesuan ere aitatzen da hau. Hortik kanpo, ez genkian horretaz ezertxo ere, bere alerik ere ez zan inun gordeten. Baegoan itxaropen izpi bat, halakoren baten aurkituko zala, behar bada santua bizi izan zan komenturen baten. Itxaropen izpi hau, Kurutzeko San Paulori buruz ikerlariei esker, gaur egun ustekabean egi bihurtu da. 1976. urteko ekainean aurkitu zan kopia bat Bilbo-ko Pasiotar lekaimeen komentuan. Bai eskutitzetan eta bai prozesuetan esaten dana hemen oso-osoan baieztatzen da. Eskueskribua 1976. urteko udazkenean argitaratu zan aurkikuntzari buruz zehaztasun batzuk sarreran ezarriz.

4. Paulo Kurutzekoak -behar bada 1761. urtean- karmeldar leikaimeari bialdutakoaren “Heriotz Mistikoa” haren kopia zehatza da. Titulu osoak holan dino: “Heriotz mistikoa edo erlijiosa arima baten Espiritu garbiaren holokaustoa”. Hamazazpi paragrafo laburrez osotua dago eta zati bitan banatzen da. Lehenengoa (1tik-10ra) espiritu-bizitzari buruzko santuaren dotrinaren oinarriak eskeintzen ditu; bigarrenean (11tik-17ra) erlijioso botoei buruz dihardu, “Kristogan hiltea” bailitz.

 

5. Amaiera emon nahirik: gure aldetik bere erraietan sartu eta irakurtera eta sakontzera animatzen zaituegu. Norbaitek honetan “laguntzaren” bat gura baleu, edozeinen eskura dagoan bide bat eskeintzen dogu. Martin Bialas, pasiotar erlijioso alemaniarraren “La Pasión de Cristo en san Pablo de la Cruz” liburuan eukiko dau (1982), “Sígueme” argitaletxean argitaratua, 191tik 214ra. Ez etsi!

 

 
"" "" ""

 

 

 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue