castellano euskera batua euskera bizkaiera

Idazkiak

"" "" ""

HERIOTZ MISTIKOA- Aurkezpena

1. Hemen aurkitzen dugu benetako harribitxia, Paulo Gurutzekoa den mistikoaren espiritualtasunaren zutabeak ezagutu eta sakontzeko. Hara zer gertatu zaigun: oraintsu arte horrren alerik ere ez dugu eduki. Horregatik, altxor horren bila egarriz ibili gara. Gaur eskuartean dugu eta bere osotasunean eskaintzen dugu.

2. Paulo Gurutzekoaren bi eskutitzetan aipatzen da idazki bat, “Herikotz Mistikoa” izenez. 1762. urteko irailean idazten dio santuak Zazpi Nahigabeen Maria Madalenari, Vetralla-ko karmeldar lekaimeari: “Jesukristorengan alabatxo hori, ikusten duzunez, ihazko urtean ospatu zenuen erlijosa-profesako urteurreneko heriotz mistikoa hurbiltzen zaizu, ni ere ospakizun horretan partekide izan nintzelarik... Bidali nizun “Heriotz Mistikoa” deritzaion eskueskribu txikia sarri irakur dezazula nahi nuke. Asko lagunduko dizu”.

Handik bi urte ta erdira, Argentaro Mendian nobizioen maisua zen San Joanen aita Pedrori honela komentatzen zion santuak: “Asko poztutzen nau nobiziadua eta gainerakoa ongi dijoala jakiteak. Agindu nizun “Heriotz Mistikoa” bidaltzen dizut, baina zehatz kopiatu behar da, femenimoa maskulinora eta monastegia hitzak erretirora aldatuz”.

3. Bi eskutitz hauei esker dakigu Gurutzeko San Paulok “Heriotz Mistikoa” tratatua bidali zuela. Vetralla-ko karmeldar batzuk ematen dute honen berri beatifikazio eta kanonizazio prozesuetan. Idazkien prozesuan ere aipatzen da hau. Hortik kanpo, ez genekien horretaz ezertxo ere, bere alerik ere ez zen inun gordetzen. Bazegoan itxaropen izpi bat, halakoren baten aurkituko zela, behar bada santua bizi izan zen komenturen baten. Itxaropen izpi hau, Gurutzeko San Paulori buruz ikerlariei esker, gaur egun ustekabean egi bihurtu da. 1976. urteko ekainean aurkitu zen kopia bat Bilbo-ko Pasiotar lekaimeen komentuan. Bai eskutitzetan eta bai prozesuetan esaten dena hemen oso-osoan baieztatzen da. Eskueskribua 1976. urteko udazkenean argitaratu zen aurkikuntzari buruz zehaztasun batzuk sarreran erantsiz.

4. Paulo Gurutzekoak -behar bada 1761. urtean- karmeldar leikaimeari bidalitakoaren “Heriotz Mistikoa” haren kopia zehatza da. Titulu osoak honela dio: “Heriotz mistikoa edo erlijiosa arima baten Espiritu garbiaren holokaustoa”. Hamazazpi paragrafo laburrez osatua dago eta bi zatitan banatzen da. Lehenengoa (1tik-10ra) espiritu-bizitzari buruzko santuaren dotrinaren oinarriak eskaintzen ditu; bigarrenean (11tik-17ra) erlijioso botoei buruz ari da, “Kristorengan hiltzea” bailitz.

 

5. Amaiera eman nahirik: gure aldetik bere erraietan sartu eta irakurtzera eta sakontzera animatzen zaituztegu. Norbaitek honetan “laguntzaren” bat nahi balu, edozeinen eskura dagoen bide bat eskaintzen dugu. Martin Bialas, pasiotar erlijioso alemaniarraren “La Pasión de Cristo en san Pablo de la Cruz” liburuan edukiko du (1982), “Sígueme” argitaletxean argitaratua, 191tik 214ra. Ez etsi!

 

 
"" "" ""

 

 

 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue