castellano euskera batua euskera bizkaiera

Idazkiak

"" "" ""

ESKUTITZAK - Aurkezpena

1. Hona hemen Paulo Gurutzekoak gogo gartsuz landu zuen esparru zabala. Berak aitortzen digunez, “astero 20, 24 eta 30 eskutitz idatzi ohi zituen”. Gutxi batzuk gordetzen dira: 2.000ren bat. Zergatik hori? Sarritan berak agintzen zien jasotzaileei sutan erretzeko. Beragandik eskutitz asko jaso zituzten beste pertsona batzuk ere berdin aitortzen digute: desagertu egin zituztela: esaterako, Rosa Calabresi, Paulorekin zortzi urtetik gora eskutitzez harremana izan zuenak. Gaixoaldi larri baten denak erretzeko agindu zuen -500tik gora- inork haien berririk ez zezan jakin.

Paulo Gurutzekoaren egitekoaren joan-etorriak gogoan hartzen baditugu -apostolutza, komentu berriak eraikitzea eta Kongregazioaren zuzendaritza-, erraz ulertzekoa da gau beranduko orduetan sarri jardun beharko zuela. Berak dionez, haietariko asko prixaz idatziak dira denporarik ezagatik. Beste batzuetan idazkeratik ere nabari da. Sarritan asko kostatzen zitzaion idaztea, bere gaixotasunaren mugak eraginda. Hala ere, gordetzen diren eskutitzak ea denak bere eskuz idatziak dira.

 

2. Berarekin eskutitzez harremana zutenak gizarte maila askotarikoak ziren: Aita Santuak, kardinalak, politika eta gizarte munduan eragile ziren pertsonak, familiako aita-amak, gazteak, etb. Haietarik gehienak apaiz eta erlijosoei zuzenduak dira, batez ere, Pasiotarrei eta monja kontenplariei. Harritzekoa da nola bat-egiten duen jasotzaile bakoitzaren egoera jakin batekin.

 

3. Eskutitzen edukiari dagokionez, bi talde azpimarratu ditzakegu: Kongregazioko zuzendaritzakoak eta espirituzko gidaritzakoak. Hamabi komentu eraikitzeak eta Erregelak hainbeste aldiz onartzeak eta baieztatzeak kontatu ezin ahala eskutitz idaztera behartu zuten, espirituzko gidaritzakoak gehiago badira ere. Horrelakoetan ez da berri-emate hutsa edo kontseju jakin batzuk ematea: behin baino gehiagotan -eta sarri hiru-lau idatzitako orrialdeetan- jasotzailearen sinismen-mistikako bizitzarekin zerikusia daukan gaia agortu arte.

 

4. Eskutitzei darioen konfidentzial giroak agertzen duenez, zuzentzen zituenekin adiskidetasunez jokatzen zuen. Behin baino gehiagotan irekitzen die bere bihotza eta bere arreta eta lanen berri eman ere bai, bere pozak eta esperientzi positiboak kontatuz. Fundatzaileak komunikatu beharra sentitzen zuen. Eta barru-bizitza komunikatzeko ahalmen honen bidez ikasleen konfiantza irabazten zuen, haien kontzientzia osoan zabalduz. Konfiantza eta adiskidetasun hau ez zen bere helburu, arimak Jainkoarekiko batasunera eramateko bide baizik. Gordetzen diren eskutitzik gehienak espiritu-zuzendaritzakoak direnez, Pauloren espirituzko bizitzaren pentsaeraren berri zehatzena haietatik jaso dugu. Hor-hemenka agertzen diren zehaztasunetan agertzen dira bere nortasunaren ezaugarriak. Eskutitz hauek ditugu, beren bizitasunari esker, Paulo Gurutzekoaren izpilu argi.

 

5. Idazkeraren aldetik ez daukate apartekorik ezer. Haienen egikera xumea da, eta azalpenak eta ideiak aukeratzen ibili gabeak. Laburbilduz, hauxe esan dezakegu: gordetzen diren ea 2.000 eskutitz hauek direla iturri nagusia, san Paulo Gurutzekoaren espirituzko dotrina ezagutzeko.

Hemen eskaintzen ditugu ESKUTITZ guztietatik banaka bat. Ez dago beste biderik. Ikerketa honetan sakonago jo nahi duenarentzat, eskuratu daiteken iturria eskaintzen dizugu eta denetatik aukeraketa on bat egin daiteke. “Cartas y Diario de San Pablo de la Cruz” ediciones Pasionario, Madrid, 1.968.

(Oharra: Eskutitz hauen aukera berri bat, askoz zabalago, osoago eta erderaz argitaratzear dago)

"" "" ""

 

 

 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue