castellano euskera batua euskera bizkaiera

Idazkiak

"" "" ""

Aurkezpena

1. Atal honi dagokionez, gure asmoa ez da Paulo Kurutzekoaren ESPIRITUA osorik hemen batu eta eskeintzea, bere bihotz-hondoan sartuta. Horretarako pertsona beraren alderdi eta dimentsino guztiak aztertu beharko geunkez, bere ekintza aberatsa, bere bizitza, berak sortu eta indarrean ipini eban guztia.

Argi dakusgunez, helburu honek gainez egiten deusku, bere “EGUNEROKO ESPIRITUALA” ikasi eta sakonki aztertu beharko geunke, Paulo Kurutzekoaren pentsakera ezagutzeko ezinbesteko balioa dauana eta Paulo mistiko haundiak bizi izandako barru-prozesu osoa ezagutzeko bitarteko baliagarria. Beste horrenbeste esan behar idatzi ebazan hainbeste ERREGELAK, Fundatzailearen bizitzan onartuak. Holan bakarrik bistaratu daiteke bere espirituaren eta Kongregazinoaren prozesu osoa.

Modu berean, kontuan hartzekoak izango litzatekez bere beatifikazino eta kanonizazino prozesuetan hainbeste pertsonen testigutzak, batzuk beragaz hartuemon zuzena izan ebenak, beste batzuk bere espirituzko laguntza jaso ebenak. Idazki historikoak ere gogoan hartzekoak izango litzatekez alderdi asko argitzeko.

 

2. Gaurko honetan, askoz xumeagoa dan zerbait planteatzen dogu, gure egitasmoa gogotan hartuta: gitxienez Kristo Kuutzeratuagazko maitemindu honen aberastasuna eta sakotasuna EZAGUTZEARI HASIERA EMOTEA. Gure ustez, hemen eskeintzen dogun laburpena baliagarri da, baina ondorengo ikerketa sakonago eta zabalago baterako eragingarri izan dakigula. Hori bakotxaren esku gelditzen da.

Hori dala eta, garrantzi haundiko bere alberdi bi gogoratu nahi doguz, horreek bakarrak ez badira ere: “HERIOTZ MISTIKOA” tratatua eta Paulo Kurutzekoak idatzitako ESKUTITZAK; izan ere, horreek dira guretzat eskuragarriagoak eta ondorengo irakurketa eta ikerketa baterako eragingarriagoak.

 

3. Aurkezpen labur hau burutzeko, datu bat gogoan hartu beharrekoa da: hizkuntzaren eragozpenaz jabetzea. Paulo Kurutzekoa bere sasoiko gizona da, bere sasoiko kultur giroz eta teologiz jantzia; hori begibistan dago eta mistikoak eurak ere ez dira gai horri goitik egiteko. Hori kontuan hartzeak hara zer dakarren: bere espiritualtasunaren gunez jabetzea, berez hain aberats eta baliagarria, Kurutzeratuari jarraitzeko prest dagozanentzat.

"" "" ""

 

 

 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue