castellano euskera batua euskera bizkaiera

Idazkiak

"" "" ""

Aurkezpena

1. Atal honi dagokionez, gure asmoa ez da Paulo Gurutzekoaren ESPIRITUA osorik hemen bildu eta eskaintzea, bere bihotz-hondoan sartuta. Horretarako pertsona beraren alderdi eta dimentsio guztiak aztertu beharko genituzke, bere ekintza aberatsa, bere bizitza, berak sortu eta indarrean ipini zuen guztia.

Argi dakusgunez, helburu honek gainez egiten digu, bere “EGUNEROKO ESPIRITUALA” ikasi eta sakonki aztertu beharko genuke, Paulo Gurutzekoaren pentsaera ezagutzeko ezinbesteko balioa duena eta Paulo mistiko handiak bizi izandako barru-prozesu osoa ezagutzeko bitarteko baliagarria. Beste horrenbeste esan behar idatzi zituen hainbeste ERREGELAK, Fundatzailearen bizitzan onartuak. Horrela bakarrik bistaratu daiteke bere espirituaren eta Kongregazioaren prozesu osoa.

Modu berean, kontuan hartzekoak izango lirateke bere beatifikazio eta kanonizazio prozesuetan hainbeste pertsonen testigutzak, batzuk berarekin harreman zuzena izan zutenak, beste batzuk bere espirituzko laguntza jaso zutenak. Idazki historikoak ere gogoan hartzekoak izango lirateke alderdi asko argitzeko.

 

2. Gaurko honetan, askoz xumeagoa den zerbait planteatzen dugu, gure egitasmoa gogotan hartuta: gutxienez Kristo Gurutzeratuarekin mistiko maitemindu honen aberastasuna eta sakotasuna EZAGUTZEARI HASIERA EMATEA. Gure ustez, hemen eskaintzen dugun laburpena baliagarri da, baina ondorengo ikerketa sakonago eta zabalago baterako eragingarri izan dakigula. Hori bakoitzaren esku gelditzen da.

Hori dela eta, garrantzi haundiko bere bi alderdi jorratu nahi ditugu, hoiek bakarrak ez badira ere: “HERIOTZ MISTIKOA” tratatua eta Paulo Gurutzekoak idatzitako ESKUTITZAK; izan ere, hoiek dira guretzat eskuragarriagoak eta ondorengo irakurketa eta ikerketa baterako eragingarriagoak.

 

3. Aurkezpen labur hau burutzeko, datu bat gogoan hartu beharrekoa da: hizkuntzaren eragozpenaz jabetzea. Paulo Gurutzekoa bere garaiko gizona da, bere garaiko kultur giroz eta teologiz jantzia; hori begibistan dago eta mistikoak beraiek ere ez dira gai horri goitik egiteko. Hori kontuan hartzeak hara zer dakarren: bere espiritualtasunaren muinez jabetzea, berez hain aberats eta baliagarria, Gurutzeratuari jarraitzeko prest daudenentzat.

"" "" ""

 

 

 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue