castellano euskera batua euskera bizkaiera

Familia Erromesa

# # #

Familia Erromes bat

##

#

FAMILIA ERROMES BAT

#

1782: LEHEN “AMETSA” BURUTZEA

San Paulo Gurutzekoa bi amets burutu gabe hil zen: 1) kanpo herrietako misiogintza bat; 2) Pasiotarrok Ingalaterran lur hartzea. Bigarrena, 1892.urtera arte atzeratu behar izan zen. Lehenbizikoa, 1782.urtean gauzatu zen: bi Pasiotar Bulgariara iritxi ziren musulman eta ortodoxoen lurraldera. Haietatik bat, Frantzisko Ferreri, Nikopolisko gotzain izendatua,1813.urtean hil zen, izurridunak zaintzen ari zela.

San Paulo Gurutzekoaren intuizioa bizi bihurtu da. Baina eragozpen askoren artean.

#

1800: ALDIUNE NEKETSUAK

Kongregazioak, 1798-1799.urte bitartean ezabatua izan ondoren, XIX. gizaldia 195 erlijiosoz osatuta hasi zuen. Vicente Maria Strambi, Macerata eta Tolentinoko gotzain zela, erbesteratua izan zen, enperadoaren fideltasunari uko egitearren.

Krisialdiak garbiketaldi bihurtu ohi dira eta egoera berriak sortzen dituzte.

#

1810: ERAGOZPEN BERRIAK

Napoleon I.ak, Italiako jaun eta jabe zenez, erlijioso elkarte guztiak ezabatu zituen. Pasiotarrak familietan edo parrokietan sakabanatu ziren, elkarte-bizitzarik gabe.

Baina...
ekaitzaren ondorenean, barealdia dator.

#

1814: ARGIA SORTZEN DA

Pio VII.ak berrezarri zuen Kongregazioa. Ekaitzak eraman zituen erlijioso banaka bat, heriotzak jota edo dena bertan behera utzita. A. Tomas Albesanok hasi zuen berreraikuntza, Pasiotarren biziera jatorraren eta misiolaritza gartsuaren entzuteari esker.

Eta barealdiarekin eta argiarekin batera...
bizi berriak dizdiz.

#

1838: FAMILIAREN ZABALKUNDEA

A. Antonio Testa, bigarren fundatzailetzat ezagutua, Kongregazioburu izan zen etengabe bere heriotzara arte, 1862an, eta berak eragin zion Italiako lurraldetik kanpo herrietaruntz.

Eta bere bizia zabaldu da
egoera berriaren eraginez.

#

1840: BIGARREN “AMETSA” INDARREAN

Domingo Barberi, banaka bat lagun hartuta, Frantziara eta Belgikara iristen da. 1842.urtean Ingalaterran lur hartzean, San Paulo Gurutzekoaren ametsa burutzen dute. A. Domingok Eliza Katolikora bideratzen du J. H. Newman, Eliza Katolikoruntz hurbiltzearen aldeko Oxford Mogimenduaren burua. Bideratu zuen beste bat, Inazio Spencer, pasiotar egin zen. Aldi berean, Australiaruntz abiatu zirenak, ordea, porrot egin zuten, ordukoz behintzat.

Egia esan: zabalkundeak beste mundu batzuk ditu aurrean.

#

1852: ITSASOZ HARUNTZ

Pittsburgko gotzainak Estatu Batuetaruntz eraman zituen pasiotar misiolari gartsuak; haiek eratu zuten San Paulo Gurutzekoaren Probintzia 1873.urtean.

1862.urtean hiltzen dira Ama Nahigabetuaren Gabirel santua, ikasle gaztea, eta A. Testa, Nagusi Jenerala.

Birloratze honek santutasun fruituak eman ditu
eta bizia ugaldu.

#

1864-1865: ERTAMERIKAN SARTZEA

Pasiotarrak Estatu Batuetako Californiara iristen dira. Hemen lur hartu bezain laister, lur jo zuen esperientziak; ondoren, Mexikon sartu ziren 1865.urteko udaberrian. Handik jaurtiak izan ziren 1873.urtean; 1876.urtean Chiapas ebanjelizatzera jo zuten, hiriburuko etxea berreskuratuz eta Tolucan sustraiak ezarriz.

Bizia berez da zabalkorra
eta… hazi eta landara bihurtzen da.

#

1878: HARA-HONA BIDEAK BETEAN

A. Bernardo Maria Silbestrelli Nagusi Jenerala, Kongregazioburu izan zen 1878tik 1890ra eta 1893tik 1907ra. Kongregazioa Espainiara, Argentinara, Australiara, Chilera, Cubara... zabaldu zen. Eta hor nun datozten Santanderrera eta Bilbora: 8 urte geroago Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia sortu zen Bilbon.

Eta hazi hori gure artean erne zen
eta hazi eta… landara bihurtu.

#

1893: NORUNTZ JOANGO…

Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia arduratzen da Mexikon dauden bi etxeetaz eta geroago Chilen daudenetaz ere bai. A. Amadeo Garibaldi probintzi-burua lehen Kontseilari Jeneral aukeratua izan zen 1899.urtean.

Haziz garbitu, garbituz hazi.
Hori gertatu ohi da bizitzako bidean.

#

1900: ERAGOZPENAK ERAGOZPEN, BETI AURRERA

1.290 erlijiosok ematen diote hasierea XX. gizaldiari, 1800.urtean baino mila gehiagoz. Frantziakoak, gobernuak erbesteratuak izan zirenak, Belgikara eta Holandara aldatu ziren, eta 1903.urtean Palestinako Betaniara ere bai.

Baina, krisialdiak, berriren berri,
eragiten dio Kongregazioari esparru berrietara,
eta zabalkunde egarria sortzen du berarengan.

#

1906: GEHIAGORA DOAN BIZI-ERAGINA

Kongregazioaren barne-eraginaren indarrez, lau Probintzia berri sortzen dira: Argentinan, Espainian, Italian eta Estatu Batuetan, hamabikoa osatuz. A. Silvestrellik bere Jeneral kargua utzi egiten du (1911).

Eta bizi-indar honek “mugak gainditzen” ditu,
misiogintzara hegoak zabalduz.

#

1910-1920: PERUKO MISIOAK

V. Carranza-ren erlijioaren aurkako jasarpenak galga ezarri zion apostolutza-ekintzari Mexikon. Europako gerrateak (914-1918) Kongregazioaren zabalkundea galgatu egin zuen; fundazio berri gutxi sortu zen. 1913.urtean Peru aldean zabaldu zen Pasiotarren misio-esparrua, Bulgariakoaren ondoren, bigarrena. Hor sortzen dira Italian herri-giroko aldizkariak.

Familiak zorion-aldia bizi du,
bere bizitasunaren ezaugarria.

#

1920: 200 URTE HISTORIA EGINEZ ETA BIZIA EMANEZ

1720-1920, Kongregazioaren II. Mendeurrena. A. Silvio di Vezzak eman zion sorrera “Boletin” bat argitaltzeari, barne-bizitzaren berri emanez; China alderaino iritsi zen bere apostolutza,Yuanling, Hunamgo misioaren bidez; han hil ziren hiru pasiotar 1929.urtean.

Bizitzaren erakusbide berriak
eta esparru berritara ireki beharra.

#

1925-1930: ERRONKA BERRIAK

1925.urtean, jaiotzez italiarra ez zen bat aukeratua izan zen Kongregazioko Jeneral Nagusi izateko, A.LeonKierkels, Holandarra, Indian internunzio izendatua 1931ean. Polonian fundatzen da. Calles-en jasarpen odoltsuaren eraginez, Mexikon ziren ondasun eta etxeak galtzen dira. Kongregazioa eliz-kulturgintzara irekitzen da, maila guztietarako irakasleak trebatuz.

Kultura ere eginkizuna da,
Pasiotarren Familian indarrez sartzen da.

#

1931-1940: ARLO BERRIAK

II. Errepublikaren etorrerak eragozpen latzak ekartzen dizkio erljioso Elkarteari Espainian. Fundazio berriak eratzen dira Portugalen, Congo Belgan (gaur Congoko R.D.) eta Tanganikan (gaurko Tanzanian). 1936-39 urteen tarteko gerra zibilak 31 pasiotar erail zituen martiri; haietatik 26 beatifikatuak daude. Kongregazioak misio-lur berriak hartzen ditu. 1936.urtean Vatikanon eratzen den prentsa erakusketan Pasiotarren 24 aldizkari agertzen dira, haietatik 3 Espainian: El Pasionario, Ecos de San Felicísimo eta El Lábaro.

Baina... “bizitza” eta “heriotza” beti elkarren eskutik.

#

1941-1952: BIDEKO ARGI-ILUNAK

1930-1945ko gerratea bukatu ondoren, Kapitulu Orokorrak A. Alberto Deane argentinarra aukeratu zuen 1946.urtean. Kongregazioak zabaltzeari eman zion berriro: Indonesia, Hego Afrika, Botswana, Suedia... eta misio-lurraldeak gehitu egiten dira: Moyobamba Perun eta Corocoro Bolibian; baina Chinatik irten beharra izan zen. 1952.urteko azaroan Eugenio Bossilkov erail zuten Bulgarian.

Eta aldi berrietaruntz edatzen dira,
bai Eliza eta bai Pasiotarren Familia.

#

1952-1966: HAIZE BERRIAK: VATIKANO II

Kongregazioa prestakuntza bideak eratzen hasi da. Vatikano II.ren deiak apostoluza-esparru berriak bilatzera behartzen deu: Filipinas, Japon, Corea, Honduras, Papua Nueva Guinea misio lurraldeak.... Nagusi Jeneraltzarako aukera berriak: Estatu Batuak: AA. Malcolm La Valle (1952-1964), T. Foley (1964-1972), Pablo Maria Boyle (1976-1988).

Vaticano II.ak gogor eragin zion tradiziozko balore-multzoari: elkarte bizitza, laztasuna, elkarteko betekizunak, otoizkerak...

#

1966-1984: ERABERRITZEA ETA ERRONKA BERRIAK

Barne-bizitzaren eragin indartsua eta bilaka-bidearen aldikada da. 1968tik 1970ra Kapitulu Jeneral Berezia... Hor hasten dira Kongregazioko Sinodoak, gobernu-mailan elkarkidetasunari leku emanez. Gazteak pasiotar ez diren ikastetxeetara doaz; “pasiotar nortasuna” bera ere eraginda sentitzen da. Eliz maila guztietan bokazioen urritasunak Kongregazioan ere eragin haundia du: 1969.urteko 4.072 erlijioso kopurua 2.970ra jeisten da 1980an, 81 nobizio bakarrik direlarik.

#

1984-2000: MUGAZ GAINETIK: HIRUGARREN MUNDUA

1984.urteko martiaren 2an, Aulki Gorenak Konstituzio berriak onartzen ditu. Kongregazioa indarrez sartzen da Hirugarren Munduan. Sinodo batzar batzuk Erromatik kanpo ospatu ziren (Espainia, Filipinas, Estatu Batuak, Irlanda). 1988.urtean A. Jose Agustin Orbegozo gipuzkoarra Nagusi Jeneral aukeratua izan zen 2000.urtera arte.

Bokazio-krisia gain-gainean dago
eta erronka berriei erantzun beharra sentitzen da.

#

BIZI-FRUTUAK

1994.urtean ospatu zen San Paulo Gurutzekoa jaio zeneko III. Ehungarren urte muga. Hainbat Pasiotarren goralpen aldia: Isidoro Loor, Pio Campidelli, Bernardo Maria Silvestrelli, Lorenzo Salvi, Inocencio Canoura, Turongo martiria, eta Eugenio Bossilkov, Bulgariako gotzain martiria. Kongregazio misiolariaren bizi-indarra Angolara eta Monzambiquera iritsi da.

Baina argi dago: Familiak barnean bizia darama,
kopuruz murriztuarren.

#

2000-2006: ATZO, GAUR, BIHAR

Kongregazioak XXI. gizaldia hasten du Hirugarren Milurteko Elizarekin bat eginda. 2000.urtean Brasilen ospatzen da Kapitulu Orokorra, lehenbizikoz Italiatik kanpo.

-Laiko munduari lekua eta eskua ematen zaio Pasiotarren espiritualtasunean.

-Hainbat Probintziak beren Mendeurrena ospatzen dute: Argentinan (1900), Espainian eta Italian (1905), Estatu Batuetan (1906)...

#

ETA…
ERROMES BIDEAK DARRAI

# # #

 

 

 

Jatorria - Bidea

 
 
bidean@bidean.net
orue