JESUSEN BIHOTZ SANTUAREN
PROBINTZIAREN FUNDAZINO AKTA
“Jesusen Bernardo Maria,
Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldiko Kongregazinoaren
Prepositu Jeneralak,
Kongregazinoak Espainian dituan erlijioso guztiei
osasuna eta onespena Jaunarengan.
- “Jainkoaren ardura maitekorrak… gure Kongregazinoa Espainian zabaltzea nahi izan dau, eta urte gitxitan hainbatt erretiro edegitea, honeetariko bakotxak nahiko erlijioso dituala, komunitatea osotzeko eta alkarte bizitzako arauak, era goresgarrian, betetzeko...”
- “Alkarte honeen artean Probintzia sortzeko ideia luzaroan aztertzen jardun ondoren…”
- “Horretarako, zera eskatuko deutsogu Aulki Santuari: emon deioela etxeetako nagusi honei, datorren urtean, 1887an, Kapituluan batzeko eta berezko funtzinoak betetzeko ahalmena...”
- “Baita ere eskatu izan jako Aulki Santuari, emon deiola Jeneralari, behin-behineko eran Nagusi Probintziala eta Kontseilari bi izendatzeko ahalmena… eta emona izan da 1886ko azaroaren 26an…”
- “… Gutun honen bidez, Espainiako erretiroetako erlijioso guztiei jakinazo nahi deutsegu, 1887ko urtarrilaren 1etik aurrera, Probintzia barri lez funtzionatuko dauala, eta JESUSEN BIHOTZ SANTUA izango dauala deitura…”
- “… Ondorengo honeek izan dira hautatuak: Probintziala, Maria Birjinaren A. Amadeo; lehenengo Kontseilaria, San Joseren A. Maurizio, eta bigarren Kontseilaria, Santa Anaren A. Joan Karlos…”
- “… Nobizio Maisuaren eta Erretoreen hautaketa, Erregelen arabera, Probintzialak bere Kontseilariekaz egin dagian utziz…”
“Erroman emona,
San Joan eta Pauloren Erretiroan,
gaur, 1886ko abenduaren 30ean”
|