JESUSEN BIHOTZ SANTUAREN
PROBINTZIAREN FUNDAZIO AKTA
“Jesusen Bernardo Maria,
Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldiko Kongregazioaren
Prepositu Jeneralak,
Kongregazioak Espainian dituen erlijioso guztiei
osasuna eta onespena Jaunarengan.
- “Jainkoaren ardura maitekorrak… gure Kongregazioa Espainian zabaltzea nahi izan du, eta urte gutxitan zenbait erretiro irekitzea, hauetako bakoitzak nahiko erlijioso dituela, komunitatea osatzeko eta elkarte bizitzako arauak, era goresgarrian, betetzeko...”
- “Elkarte hauen artean Probintzia sortzeko ideia luzaroan aztertzen jardun ondoren…”
- “Horretarako, zera eskatuko diogu Aulki Santuari: eman diezaiela etxeetako nagusi hauei, datorren urtean, 1887an, Kapituluan biltzeko eta berezko funtzioak betetzeko ahalmena...”
- “Baita ere eskatu izan zaio Aulki Santuari, eman diezaiola Jeneralari, behin-behineko eran Nagusi Probintziala eta bi Kontseilari izendatzeko ahalmena… eta emana izan da 1886ko azaroaren 26an…”
- “… Gutun honen bidez, Espainiako erretiroetako erlijioso guztiei jakinarazi nahi diegu, 1887ko urtarrilaren 1etik aurrera, Probintzia berri bezala funtzionatuko duela, eta JESUSEN BIHOTZ SANTUA izango duela deitura…”
- “… Ondorengo hauek izan dira hautatuak: Probintziala, Maria Birjinaren A. Amadeo; lehenengo Kontseilaria, San Joseren A. Maurizio, eta bigarren Kontseilaria, Santa Anaren A. Joan Karlos…”
- “… Nobizio Maisuaren eta Erretoreen hautaketa, Erregelen arabera, Probintzialak bere Kontseilariekin egin dezan utziz…”
“Erroman emana,
San Joan eta Pauloren Erretiroan,
gaur, 1886ko abenduaren 30ean”
|