
|
BIDE baten historia |

|
Historia hau xumea besteko ederra da,
1879ko Hausterre egunean hasi zan,
gure Euskal Herriko
txoko baten. |

|
Lehenengo Pasiotarrak “hotz, edur eta haize”
indartsuak astindutako egun baten
heldu ziran Bilbora. |
 |
Maitasun gar biziak ekarri zituan gizonok
Bizkaiko kostaldera,
bertoko kultura eta nortasun berezietan
errotzeko asmoz. |
 |
Amadeo, Mauricio, Bernardo, Bartolome eta Bernardo...
gogo beroz eta adorez jo eben lanera,
eta Jesus Kurutzeratuaren maitasun hazia
erein eben gure lur honetan. |
 |
Deustu-Bilbo izan zan Familia honen
eta bere presentziaren kokalekua.
1880. urtean emon jakon hasierea
lehenengo Pasiotar Alkarteari. |
 |
Bai azkar eta sendo zabaldu ere, gero:
1882. urtean, Peñafielen (Valladolid);
1885. urtean, Angoston (Araba);
1885. urtean, Mondoñedon (Lugo);
1887. urtean, Peñaranda de Dueron (Burgos);
eta 1887. urte berberean, Erlijioso Probintzia lez
eratzera heldu zan.
Bere izena: Jesusen BIHOTZ SAKRATUA. |
 |
XX. mendearen hasierarako,
Probintzia 11 komentuk eta egoitza bik osotzen eben,
euretariko batzuk Amerikan.
Misinogintzan bere esku-hartzea hainbestean gehitu zan
Peru aldean (1913tik),
Kolonbian eta Kariben be oinarriak ezarriz. |
 |
Peruko Amazonas aldean burututako misinogintza
historia honetako atalik gogoangarriena da;
lurralde hauxe zalako behartsuena eta atzeratuena,
bai giza mailan eta bai ekonomia mailan. |
 |
1905. urtean, Probintzia hau zatikatu egin zen,
Familia Sakratua sortuz;
gaur egun, Zaragozan dago bere egoitza nagusia.
Eta 1913. urtean, beste Probintzia bat jaio zan:
Odol Txit Baliotsuaren Probintzia.
Bere egoitza nagusia Madrilen dago. |
 |
Bihotz Sakratuaren Probintzia
behin betirako zabaltzen eta finkatzen da
Euskal Herrian, Galizian, Perun, Kolonbian,
Puerto Ricon eta Dominikar Errepublikan,
380 erlijiosoz osotuta.
Mila bederatziehun eta hirurogeiko hamarkadea zan. |
 |
Azken 25 urteotan, bere gorabehera eta guzti,
ALDAKETAK egin beharra izan da. |
 |
Gaur egun, egon,
Probintzia lehen bestean zabal dago lurraldez;
holan eta guzti, Kolonbia eten egiten da,
Probintziaorde barri bat sortuz.
Gaur egun,
Euskal Herriko eta Galiziako erlijiosoak
danak batera jota, 73 gara,
eta beste 79 Perun, Puerto Ricon eta
Dominikar Errepublikan zabalduta dagoz. |
 |
Baina...Historiak aurrera darrai... |
 |
...zeuri eskeintzen deutsugu. |