|
Aitamen historikoa
Zeozer edo baten bat maitatzeko, beharrezkoa da ezagutzea; zenbat eta gehiago ezagutu pertsona bat edo errealitate bat, motibo gehiago daukaguz sakonago maitatzeko. Hemen, historia horren zertzelada batzuk aurkituko dituzu; “maitasun historia” baten hasierea da; gero, bideak aurrera egingo dau. Historia honetara hurreratzea topaketearen lehenengo pausoa da.
[ >>> ]
|
|
|
Bide baten historia
Historia horren beste bertsioa edo ikuspegia da. Hemen, ibilitako bidea aurkituko dozu, ikus-entzunezko sistemea erabiliz. Powerpoint-a izan daiteke aukerea. Familia honek 126 urtetan gure lur euskaldun honeetan izandako historia ezagutuko dozu. Historia horretan ezer azpimarratu behar bada, Pasiotar familiaren mezua aurkituko dogu: Kristo kurutzeratua. [ >>> ]
|
|
|
Argazkien txokoa
Barriro be, “jesarteko” eta aurpegiak, egoerak, gertakizunak… kontenplatzeko txokoa. Argazki horreek bide horri buruz berba egiten dabe (eta asko, gainera), alkar bizitako eta banatutako historiaz. Hemen, Familiako argazkiak agertuko dira, asko edota gitxi, hainbat egoeratan. Lan neketsua izango da, baina azkenean polita eta oroitzapenez betea lortzea itxaroten dogu.
|
|
|
|
|
|
|
|