Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > Aurkezpena

#
#

Erreguak

# # #

Erreguak

"Zure Berbea, Jauna, nire oinentzat argia da..."

Sinistedun garan aldetik, hauxe da KLABEETAKO bat: Jaunaren Berbeagaz JANARITZEN benetan ahalegintzea, bai geure bizitzara eta bai geure ekintzara begira, gure egoera eta une bakotxerako gidaritzat hartuz. Izan be, hain dogu beharrezko..., arlo hau benetan sakontzen jarraitu gura dogu. Zenbat bider konturatzen garan honetaz: Jaunaren Berbea eskeintzen jakula, baina GEUREGANDUTEKO behar doguzan BALIABIDERIK barik, geure bizi bihurtzeko lagungarritzat. Eta horretan gatoz.

Alderdi hau lantzen jarraitzera konprometitzen gara eta, egin be, seriotasunez eta zorroztasunez egin gura dogu. Hauxe da gure asmo sendoa. Gure Webgunera hurreratzen diranen aurrean hartzen dogun KONPROMESUA, “laguntzak” eta “argia” biderako bilatuz, bai norbere bizitzarako, bai besteei laguntzeko, holango laguntzen eske jatorkuzanentzat, BIZITZAREN BERBEA txastatu eta experimentatzeko egarriz dabiltzanentzei eskeintzeko.

Gaur beste PAUSOTXO BAT gehiago aurrera emon gura dogu. Egia esan, erreza da, baina beharrezkotzat joten dogu, asko lagunduko deusku-ta. Gure ustez, Berbea OTOITZERA eroan behar dogu, bertan hausnartzeko eta gure bizi bihurtzeko. Holan ez balitz, ez geunke gure helburua lortuko. Honek emoten deutso bere balioa webguneko “baztartxo” barri honi (eta laster beste “beste sail batzuk” jarriko dira martxan, astirik ezaz landu barik egon dira-ta). Eskeintza apala, baina praktikoa.

“Baztartxo” honetan Jaunaren Berbearen inguruko askotariko ESKARI eta OTOITZAK batu gura doguz. Guk lehendik darabilguz euretariko batzuk Webguneko “baztartxo” batzuetan. Orain arte egin dogun lez -eta egiten jarraituko dogu- Euskeraz jarteko ahaleginak egingo doguz, eta anai-arreba eta alkarte guztiei eskeini, eskari eta otoitzak txastatu eta erabili ahal dagiezan, topaketa eta ospakizunetan batez be. Ziur gagoz laguntza izango dirala holango une askotan eta, gainera, esku-eskura: inprimatu eta kito!

Baina aurkezpen apal honetan bada gehiagorik be: Jaungoikoaren Berbearen inguruko beste ESKARI eta OTOITZ batzuk be BATU gura geunkez, zeuen dinamika pertsonalean eta taldeetan erabilten dozuezanak. Horregaitik MESEDE bat eskatzera ausartzen gara, egitea zuentzat erreza da-ta: BIALDU EIGUZUZ, mesedez, eskari-otoitz horreek eta gu gehitzen joango gara baztartxo honetan. Holan, alkar ABERASTEN joango gara, ziur egon. Interesgarria eta esanguratsua benetan arlo hau!

Hasierako berba bardinakaz burutzen dogu aurkezpen apal hau: "Zure Berbea, Jauna, nire oinentzat argia da..."; holan dino abestiak. Eta holan izan dedila gura dogu. Guk geure ahaleginetan jarraitzen dogu. Horrez gainera, arlo honetan lagundu gura ba deuskuzu... ondo baino hobeto! Jarraitu deiogun BIDEARI.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue