Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > ZURE HITZA GURE JANARIA

#
#

Erreguak

#
#
# # #

ZURE HITZA GURE JANARIA

 

Jauna, zure Hitza gure janaria da.
Zure Hitza, gure egarria asetzen dogun
eta bizitzeko indarra aurkitzen dogun
iturria dogu.

Zure Hitza,
gure ibilbidea argitzen dauan argia dogu.
Jauna, gidatu gagizuz
egunero zure Hitzarekin aurkitzera.

Egunero zure Hitza irakurriaz
gure historian zer esana dauan
zure abotsaren oihartzuna
aurkitu deigula.

Zure Hitzaren bitartez,
mundua eta bizitza
zure begiekin ikusten lagun eiguzu.

Emoiguzu iraunkortasuna
sarritan irakurri dagigun.
Emoiguzu adi egotea
irekitasunez entzuteko.
Emoiguzu konpromisoa
agertzen diran erronkak bizi izateko.
Emoiguzu poza,
zure mezuak eta abotsak gure bizitzan bat egin dagien.

Zure Hitza gure janaria da,
Jauna, emoiguzu zure Hitzaren gose-egarria
gure sendotasuna izan daiten.

Zure Hitza,
gure egarria asetzen dogun iturria dogu;
Jauna, beti izan daigun
zuzendu gagizuz bertara.

Zure Hitza, argitzen gaituan argia dogu;
Jauna, zaindu biztuta,
zure begikeraz ikusten ikasi daigun.

Zure Hitzagaz otoitz egiten erakutsi eiguzu,
bere mezua “hausnartzen”
gure bizitza osoa “ikutu” daian.

Erakutsi eiguzu alkarrekin egiten, ALKARTEAN,
alkar adoretuz,
eta zure Hitzak gure artean BATASUNA egin daiala,
gizadiarentzat nahi dozun
Familia eredua izan gaitezan.

Jauna, ireki gure bihotza zure Hitzera
gure barrua eraldatu daian
eta bizi garan mundu honen erdian
zure abotsaren oihartzuna izan gaitezan.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue