Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > BIZI HITZAREN SALMOA

#
#

Erreguak

#
#
# # #

BIZI HITZAREN SALMOA

 

Jauna, zure Hitza nire bizitzako bidea egitea gura dot;
zure nahia bihotz guztiaz maite gura dot.
zure Hitza beteaz nire bidea garbi eduki gura dot;
Jauna, nire Jainkoa, bihotz guztiaz bilatzen zaitut.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zure ikasle izan gura dot eta egunero zuri entzuteko prest egon;
zure Hitza, pausuz pausu ni zuzentzen nauan arau bakarra egin;
eta zure lege eta aginduetan nire gozotasuna aurkitu.
Jauna, ireki nire begiak zure Hitzaren berotasun eta argitasunera.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Eutsi nagizu zutik, sendotu nagizu zure Hitzaren indarrez;
aldendu nagizu guzurretik eta maitasunaren agindua jarraitu dagidala.
Jauna, zure aginduen bideetatik ibili gura dot,
bihotzean gorde eta nire biziaren bizi egin.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Bide zidorretan nire pausuak benetan argitzen dituana da zure Hitza;
gau eta egun zure Hitzean jarri dot nire itxaropena;
bihotz guztiaz zure nahia betetzen ahalegindu gura dot,
eta nire bideak zure bideak izan daitezala beti.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zidarra eta urrea baino ederragoa da zure Hitza niretzat;
eztia baino gozoagoa nire agoarentzat zure Hitza;
nire pausuentzat bideko argi-zuzia zure Hitza;
nire egarria asetzen dauan iturburua zure Hitza.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zure Hitza maite dot eta zurekin bat egitearen poza sentitzen dot;
zure Hitza itxaro dot, bera da nire itaunen erantzuna;
zure Hitza betetzen dot, bera da nire indarra;
zure Hitza sinisten dot, berak nire sinismen ahula janaritzen dau.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zure Hitzak egia maitatzen eta guzurra baztertzen irakasten deust;
zure Hitzak azkenera arte maitatzen irakasten deust;
zure Hitzak bihotza garbi eta osorik eukiten irakasten deust;
zure Hitzak gizakien artean zuzentasuna bilatzen irakasten deust.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Nire bihotza zaindu gogor zure Hitzaren proiektuan;
Zure Hitza izan dadila beti nire bihotzaren poza.
Egin nagizu jakitun, aske eta zoriontsu izaten ikasi dagidan;
egin nagizu zuhurra, bizitzan kokatzen ikasi dagidan;
Aita-Ama zaran bihotzeko ezkutuak irakatsi egidazuz,
eta nire bizitza osotasunez bizitzen ikasiko dot.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue