Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > EGIN NAGIZU ZURE HITZAREN ENTZULE

#
#

Erreguak

#
#
# # #

EGIN NAGIZU ZURE HITZAREN ENTZULE

 

Jauna, egin nagizu zure Hitzaren entzule!

Zure abotsa entzutean,
bildurrak ez dagidala entzuteko gaitasuna kendu.
Zure abotsa entzutean,
isiltasuna egin dagidala nire barruan.
Zure abotsa entzutean,
entzun deizudala, Jauna.

Zure abotsa nigan BIDEA izan bedi:
nire pausuen bidea
baita beste pausu batzuena ere;
nire itxaropenen bidea
eta beste itxaropen batzuena ere;
nire proiektuen bidea
eta beste proiektu batzuena ere
nire helburuen bidea
eta beste helburu batzuena ere.

Zure abotsa nigan EGIA izan bedi:
guzurrezko norberekeriaren kontrako egia;
guzurrezko agintekeriaren kontrako egia;
guzur gorrotatzailearen kontrako egia;
guzurrezko giza itxura zaintzearen kontrako egia.

Zure abotsa nigan BIZIA izan bedi:
gogorik eza bizkortzen dauan bizia;
gogorkeria baretzen dauan bizia;
mina eta negarra arintzen dauan bizia;
suntsiketa eta heriotzaren aurrean bizia sortzen dauan bizia.

Jauna, egin nagizu zure Hitzaren entzule!

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue