Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > HITZA ERREGUTZEN

#
#

Erreguak

#
#
# # #

HITZA ERREGUTZEN

 

Eroan nagizu basamortura,
eta isiltasunean,
zure Hitza xuxurlatu egidazu.

Eroan nagizu hirira,
eta trafiko eta zarata artean,
zure Hitza oihu egidazu.

Zuzendu nagizu zure bideetatik,
eta patxadaz,
zure Hitza esaidazu.

Eroan nagizu ibar eta mendietatik,
eta indarrez eta oihartzunez,
zure Hitza errepikatu egidazu.

Zuzendu nagizu betiko kanpo aldera,
eta eroapenez,
zure Hitza irakatsi eidazu.

Atara nagizu nire arazoetatik,
eta graziaz eta gozotasunez,
zure Hitza azaldu egidazu.

Bota nagizu uretara,
eta soseguz,
zure Hitza edatera emoidazu.

Eroan nagizu oasi batera,
eta gardentasunez,
zure Hitzaren islada ikusi dagidala.

Pertsonen bihotzetan itzi nagizu
eta itxaron, Jauna,
zure Hitza nigan hazten joan daiten.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue