Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > ZURE ABOTSAREN OIHARTZUNA

#
#

Erreguak

#
#
# # #

ZURE ABOTSAREN OIHARTZUNA

 

Jesus Jauna,
zure izenean alkarturik gagoz,
gure eguneroko zereginen tartean
zure biziaren Hitza entzuteko.

Lagundu eiguzu, zugan,
Aita-Ama onaren bihotza eta irudia aurkitzen;
lagundu eiguzu, eguneroko bizitzan,
eta zure Hitzaren hausnarketan, zugaz bat egiten.

Gaur erakusten deuskuzuna hausnartu gura dogu,
Mariagan gizon egin zinan lez,
egin zaitez gure haragiaren haragi.
Salbamena iragarten dauan
eta gure herrira askapena dakarren
zure abotsaren oihartzuna entzuteko poza emoiguzu;
elikagai lez hartzen dogun hau gogoz hausnartu deigula,
zuk dinoskuzuna gozatzen jakin deigula,
zure Hitza ahogozo gertatu dakigula.

Jesus Jauna: ahal dozun neurrian
gure isiluneak bihurtu egizuz Aitarenganako otoitz,
horrela, zure antzera,
bere egitasmoa onartzeko prestatuz,
zuk itzitako Barri On lez
munduari agertu deiogun.

Jauna, zure Hitza gure bizitzan kontenplatu deigula,
zure Biziaren Hitzak gugan eragina izan dagiala,
eta zuk Jainko Aita-Amagandik ikasia bizitzara eroaten zenduan lez,
guk ere holan ikasi eta bizi deigula.

Espirituaren garrak berotu eta bizkortu gaizala,
gure bizitzak itxaropenez bete,
eta benetako sinismendun lez
zure Bizi Hitzaren bidetik aurrera egin deigula.
AMEN.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue