Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > JAUNA, ZURE HITZA SINESTEN DOT

#
#

Erreguak

#
#
# # #

JAUNA, ZURE HITZA SINESTEN DOT

 

Zure hitza sinisten dot,
Zugan, Jainko biziaren semearengan sinisten dodalako.
Jauna, zure Hitza onartzen dot,
nire bizitzan pozez onartu zaitudalako.
Zu nigan egotea gurtzen dot
eta ulertu ez arren zure Hitza onartzen dot.
Jesus, zure Hitzagaz pozten naz,
niretzat bizi-iturri dalako.

Eskerrik asko zoriontasunaren bide bat erakustearren:
bihotzez behartsu izatea.
Eskerrik asko zoriontsu izateko proiektu bat eskeintzearren:
ZORIONTASUNAK.
Eskerrik asko, zure bizi egitasmo harrigarri eta hunkigarriagaitik.

Jesus, zure zorion bidea eta munduarena ez datoz bat.
Zure bidean aurrera egiteko, sinismena beharrezkoa da.
Bide horretatik Erreinurantz joatea gura dot.

Zoriontsu izan gura dot,
negar egiten dauanagaz negar eginez;
gose eta egarri danakin, zuzentasun gose eta egarri izanez;
otzan izan gura dot eta jasaten ikasi;
errukitsua izan gura dot, eta behar dauanari nire eskua luzatu;
bihotzez ur garbia izan gura dot, ur bitara jokatu barik;
bakearen alde lana egin gura dot, gizakien arteko parkamena ahalbideratuz;
zuzentasunaren izenean aurrean erabilia onartzen dot, Jesus Jauna,
maitasunaren agindua egi bihurtzen joan daiten.
Aproba honetan zoriontsu izan gura dot
zure Erreinuaren saria haundia dalako.

Jesus Jauna,
merezidu daben proiektu arriskutsuen zale zaituguna,
kontatu nigaz
eta zure Hitza betetzeko emoidazu zure Espirituaren indarra.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue