Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > ENTZUTEN GAGOZ, JAUNA

#
#

Erreguak

#
#
# # #

ENTZUTEN GAGOZ, JAUNA

 

Hemen gagoz zure ondoan,
zure abotsa gure bihotzean entzun guran.

Zabaldu gure burua zure Hitza entzutekto.
Zabaldu gure bihotza be,
zure Hitzak eragina izan daian gugan.
Zabaldu gure esku eta oinak, martxan jarri daitezan.

Zure Hitza argi izan daitela nire bidean,
gure bidean.
Iluntze honetan,
alkarregaz Zu entzun zaiguzala.

Bildurra emoten deusku entzuteak
eta horregaitik hitz egiten dogu etenbarik.
Ez gara seguru sentitzen
zuk eskeintzen deuskuzun bizitzarako proposamenean.

Baina alkarregaz dinotsugu,
ziurtasunik ezak eta bildurrak izan arren,
prest gagozala zuri jaramon egiteko.
Zugaz eta Zu lez bizi gura dogu.

Irakatsi eiguzu bizitzara begiratzen...
eta ez daigula beste aldera begiratu,
gertatzen danaren barri emoteko gauza izan gaitezala,
gure anai-arrebek bizitzeko zer daukien ikusi daigula.

Zure maitasunezko begiradak
bizitzari maitasunez, ardura
eta prestasunezko begiez begiratzera bultzatu gaizala.
Jarri gure begietan
itxaropenezko, samurtasunezko eta konpromisozko begirada.
AMEN.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue