Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > JAUNA, ZURE HITZAK NIRE ABOTSEAN

#
#

Erreguak

#
#
# # #

JAUNA, ZURE HITZAK NIRE ABOTSEAN

 

Biziaren Jauna,
zure mezuaren barriemoile izateko
eskeintzen naz.
Iragartzeko,
lagun eidazu zure egitasmoa ezagutzen.

Erreinuaren aurka dagoen guztia
eta herri bizitzari aurka egiten deutsona salatzeko
emoidazu ausardia.

Emoidazu leialtasuna eta koherentzia
-hitzekaz eta ekintzekaz-
Erreinua eregiten dauan guztia
eta mundu honen erdian bizia sortzen dauan guztia iragarteko.

Jauna, zure hitzak nire abotsean,
zure bideak ezagutzera emoteko
eta zure bizitza irakatsiak eskeintzeko.

Jauna, zure hitzak nire abotsean,
zure alde zerbitzatzeko
eta zure presentzia iragarteko.

Ireki, Jauna,
gure belarriak eta gure ahoa,
bete egizuz zure mezuaz,
zure hitzen oihartzuna
eta zure testigu izan gaitezan.

Honela, gure ametsetan lagun dogun
Jainkoaren Barri ona
guztiei iragarteko;
guztiokaz arduratzen dan
eta guztion bila urtetzen dauan Jainkoa;
on egiten dauan Jainko ona,
eta on eginez bizitzea eskatzen deuskuna.

Jauna, nire abotsean,
zure indar eta itxaropenezko hitzak,
Ebanjeliozko hitzak.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue