Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Erreguak > EMOIDAZUZ BERBAK

#
#

Erreguak

#
#
# # #

EMOIDAZUZ BERBAK

 

Jauna, emoidazuz berbak
euren gainean jaso dagidan nik neurea.
Emoidazu zure BERBEA.

Jauna, emoidazu zure egiaren espiritua,
beragan partekide izan naiten
eta egiaren mundua jasoteko.

Jauna, emoidazu zure Espiritua,
zure presentziaren aztarrenak
ezagutu ahal dagidazan
eta zure Ebanjelioaren ezaugarri
izan nadin mundu honetan.

Jauna, emoidazu zure Espiritua
zure misterioaren sakontasuna ulertu dagidan.

Jauna, emoidazu zure Espiritua
kristau jainkozale izan naiten
eta guztiak ikusi ahal dagien nigan Jesusen argia
eta Berak iragarri eban Erreinuaren gatza.

Jauna, emoidazu zure Espiritua
gari garbia lez egunero birjaio naiten
inguratzen nauan oloaren erdian.

Emoidazu, Jauna, zure BERBEA,
eta emon zure Espiritua.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue