Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 31

Bazkoaldiaren amaiera
PENTEKOSTE
2020ko Maiatzaren 31, Domekea

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Fin-Pas-A-D-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 20, 19-23 )

Astearen lehenengo egunaren iluntzean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, judeguen bildurrez. Sartu zan Jesus, eta euren erdian zutunik, esan eutsen:
- «Bakea zuekin».

Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Eta ikasleak pozez beterik gelditu ziran, Jauna ikustean.

Jesusek, barriro ere:
- «Bakea zuekin. Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek».

Eta hori esanez, hareen ganera arnasa-egin eta esan eutsen:
- «Hartu egizue Espiritu Santua: zuek pekatuak parkatzen deutsazuezanei, parkatuta gelditzen jakez; eta lotzen deutsazuezanei, lotuta gelditzen jakez».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pazku gauez, Jesus, Aitak Espiritu Santuaren indarrez hilen artetik biztu dauana (Erm 1, 4), afaltokian batuta dagozan apostoluei agertu jaken eta Jaungoikoaren dohai bateratzaile ta santutzailea komunikatzen deutse. Hori bai, probaldiak erabagita dagoz, ikasleak kondenatua izan danaren jarraitzaile diralako. Maisuaren pazku agur beroaz gaindituko dabe bildurra; izan ere, Jesusek azaleko mugak (ate-leihoak) zeharkatuko ditu, eta baita barrukoak ere (bildurra eta etsipena).

- Joanek dakarren Pentekoste hau, ebanjelariak berbizkundearen hurrean jarten dau, teologi aldetik hain esanguratsua danez: “ordu” bakar bati begira egoan Jesusen lur gaineko bizitza, eta ordu hori hauxe da: Aita goralduten dauan ordua, kurutzeko sakrifizioaren eta heriotzearen ondoren, Espiritua Santua bialtzearen ordua eta jakina, horregaz banatuezina, Aitak Semea berbiztuz goraldu ebana. Ordu bakar honetan Jesusek bialtzen deutse ikasleei Espiritu Santua (27. a.), eta Beragaz, bere bakea (19. 20. aa.), bere egitekoa burutu ahal izateko behar daben goi ahalmena (21. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen jarraitzaileentzat hain egoera nahastetsu honetan, Beragaitik etxe barruan ateak itxita bildurrez egoteraino, Jaun Berbiztua agertu egiten jake bere adiskideak berreskuratzeko. Izan ere, ebanjelariak dinoskunez, “arnasa-egin” eban (22. a.); honek gizonaren jatorrizko sorrerea gogoratzen deusku, bete-betean; baina orain, Espirituaren dohaiez, KREAZINO BARRIA gauzatzen da gizateri barria sortzen da, Jaungoikoaren egitasmoaz adostuagoa eta Jaungoiko Egileagaz KOMUNINO betean bizitzera deitua.

- Apostoluak eurakan esperimentatu daben kreazino barri honetatik aurrera, gizateria susterretik osatzeko ahalmena hartu dabe: “Aitak Ni bialdu nauan lez, Neuk ere bialtzen zaituet zuek” (21. a.). Eurak jarraituko dabe Jesus Jaunak berak hasi eban MISINOA; eta bete ere, beteko dabe Jesus Berak bete eban aginpidez; hau da, Jaungoiko Aitaren Beraren gurariz eta aginduz. Holan, Jesus Beragaz izango dira lankide lanbide bardinean, eta lanbide honetarako Espirituaren laguntza berezia izango dabe.

- Eta holan gaur arte. Jaun Berbiztua nire bizitzan ere presente egiten da, eta nigan ere sortzen dau Berak luzatzen dauan baldintza barri hori. Beragazko topaketa hau esperimentatu ondoren, dana da beste gauza bat (uxa bildur eta etsipen guztiak) eta orduan gauzatzen da gugan BIALKETA: “Aitak Ni bialdu ninduan lez...”. Pazku aldiaren azkenera, uxala agertu ahal baneu (ezetariko konplezu eta bildur barik) Berak BIRSORTUA nazala, Espirituaren bidez, eta neuganatzen dodala, adorez eta gogo beroz, bialtzeak dakarren konpromisua. Anai-arreba: zein izan da zure esperientzi ERABAKIGARRIA? Zorionak!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk esan zeuntsen apostoluei: «Egoki jatzue Ni joatea, Laguntzailea bialdu dagitsuedan». Emoiguzu bihotz leial eta zabala, bildur eta kezka barik, zure Espirituagana bete-betean edegi gaitezan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue