Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 29

Bazkoaldiko 7. astea

2020ko Maiatzaren 29a, Barikua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-7-V-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 21, 15-19 )

Jesus bere ikasleei agertu eta hareekin jaten egoala, itandu eutson Pedrori:
- «Simon, Joanen seme, honeek baino gehiago maite nozu?».
Pedrok erantzun:
- «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana».
Jesusek orduan:
- «Zaindu egizuz nire bildotsak».

Barriro itandu eutson:
- «Simon, Joanen seme, maite nozu?».
Pedrok erantzun:
- «Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana».
Eta Jesusek:
- «Zaindu egizuz nire ardiak».

Hirugarrenez itandu eutson:
- «Simon, Joanen seme, maite nozu?».
Hirugarrenez «maite nozu» itandu eutsola-ta, tristetu egin zan Pedro, eta erantzun eutson:
- «Jauna, Zuk dana dakizu; Zuk badakizu maite zaitudana».
Jesusek orduan:
- «Zaindu egizuz nire ardiak. Bene-benetan dinotsut: gazte zinanean, zeuk lotzen zenduan gerrikoa; eta nahi zenduan tokira joaten zinan. Zahartutakoan, ostera, besoak zabaldu beharko dozuz; eta gerrikoa beste batek lotuko deutsu, eta zeuk nahi ez dozun tokira eroango zaitu».
(Hori esan eutson, zelako heriotzeaz Jaungoikoa goratuko eban adierazoteko).

Eta gero esan eutson:
- «Jarraitu Niri».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte osoa Simon Pedroren inguruan dabil osorik. Ebanjelaria, tarte-marteka hari eta honi ikutuz, apostoluak kristau alkartean daukan zeregina argitzera doa: artzaintza ministeritzan jarduteko da (15-17. aa.) eta bere martiritzaren testigantzaz koroituz (18. a.). Horregaitik, Jaunak, Pedrori Eleizearen artzaintza kargua emon aurretik, bere maitasun-testigantza eskatzen deutso. Horixe da ezinbesteko baldintza gidaritza espirituala erabili ahal izateko. Eta Jaunak hiru bider eskatu deutso Pedrori bere maitasuna (15. 16. 17. aa.), gero eta argiago.

- Beste giza dohai guztien gainetik eta lehenago, Pedroren artzain ministeritza konfiantzazko hartuemon estuan oinarritzen da eta ez izen haundiko edo aginpidezko postu baten haunditasunean: hurkotasun hau ez da gizakien begiz ikusi eta neurtzekoa, Jaunak Berak baino, giza bihotzak aztertzen dituana Bera da eta. Eta Jainko Semeak, apostoluaren barrua ondo ezagutzen dau eta, bere artaldea larratzea bere esku izten dau: “Zaindu egizuz nire ardiak” (17. a.).

- Artzain ministeritzaren gehigarri lez dator ondorengo martiritzaren testigantza. Pedrok ere Jesusenganako maitasuna bere bizi-eskeintzaz berretsi behar dau (Jn 15, 13). Jarraipenari buruzko idazlearen berba batzuekaz amaitzen da pasarte hau. Eleizearen eta ikasle guztien misinoa beti da Jesusi jarraitzea, Bera da eta bizi-eredu bakarra.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Gaur eta bihar, Pazkualdiko azken egunotan, eszenatokia aldatzera goaz. Ez gara Azken Afarikoan gelditu; kontakizun hau Berbiztuaren itsas ertzeko agerpen bateri dagokio. Kontakizun hau, liturgiak Pazku lehenengo astean eskeintzen euskuna, gaur errepikatzen jaku, hasierakoak eta Jesusek beretarrei egindako agurrekoak alkarregaz dauken zerikusia agirian jartzeko. Kuadru oso bat dogu, behin behineko mezuak argiago aditzera emonez.

- Gaurko kontakizuna Pedrogan batzen da osorik, Berak hartzen dau Jesusegandik bere anaiak zaintzeko artzain ardurea. Hortik sortzen da maitasun-azterketa: Pedro maitasun-autorpena egitera “behartuta” sentitzen da. Bera Jesus ukatzeko kapaz izan da, orain Maisuagazko bere maitasuna, batasuna eta komuninoa agertzera behartua dago eta holan artzain ministeritza bere gain hartu. Batasun honegaz bakarrik gauzatu ahal izango dau.

- Orain bai, orain Pedroren testigantza martiritzarainokoa izango da, bizia emoterainokoa; holan izango da bere Maisuaren antzeko; holan bultzatuko ditu bere anaiak Jesusi jarraitzera. Zelan sentitzen naz "azterketa" honen aurrean, gaur neuri ere egiten jat eta? Jesusi jarraitu nahi badeutsot, behintzat...

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, gaur, Pedrok lez, benetan maite zaitudala dinotsut, makala nazala autortu behar izan arren, eta sarritan, aldakor. Emoidazu egunero zure laguntza."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue