Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 27

Bazkoaldiko 7. astea

2020ko Maiatzaren 27a, Eguaztena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-7-X-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 17, 11b-19 )

Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta honan egin eban otoitz:
- «Aita guztiz Santua, zaindu egizuz Zeuk, Niri emon deustazuzan honeek, Gu lez bat izan daitezan. Eurokaz nengoanean, Neuk zaintzen nebazan zure izenean Zuk Niri emondakoak; gorde nebazan, eta eurotatik ez zan bat ere galdu, hondamendiaren semea baino, Liburu Santuarena bete zedin.

Orain Zugana noa, eta gauza honeek esaten dodaz munduan, eurok nire pozaren betea izan dagien. Zure berbea emon deutset, eta munduak gorroto dauz, ez diralako mundutarrak, Neu ere mundutarra ez nazan lez. Ez deutsut eskatzen honeek mundutik atarateko, gatxetik gorde dagizuzala baino. Ez dira mundutarrak, Neu ere mundutarra ez nazan lez.

Santu egizuz egian; zure berbea da egia. Zuk Ni mundura bialdu ninduzun lez, Neuk ere mundura bialtzen dodaz honeek. Eta eurokaitik santu egiten dot neure burua, eurok ere santu eginak izan daitezan egian».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hau, Jesusek, Seme lez, Aitari egiten deutson “Abade-Otoitzaren” bigarren zatia da. Bere helburua, munduan gelditzen diran ikasleen alkartea zaintzea da. Testua zati bitan banatzen da: lehenengoan ikasleen eta munduaren arteko kontrajarrerak agertzen dira (11-16. aa.); ondoren, honeek santutasunean sendotzeaz jarduten da (17-19. aa.). Alde batetik, sinistedunen eta munduaren arteko kontrajarrerak nabarmentzen badira, beste aldetik Aitak Jesusengan deuskun maitasuna agertzen da argi eta garbi, beretarrak sinismenean zainduak izan daitezala otoitz egiten dihardualarik.

- Lehenengo zatian Jesusek hainbat gai darabilz, bata bestearen jarraian: beretarren batasuna (12. a.); gaizkileagandik eta munduaren gorrototik zaindu dagizala (14. a.). Bigarren zatian, Aitari gaizkileakandik zaindu dagizala eskatu ondoren (15. a.) eta Bera ere ez dala mundutarra autortu eta gero (14. 16. aa.), ikasleen santutasunaren alde eskatzen dau: “Santu egizuz egian; zure berbea egia da” (17. a.). “Santu” deitzen deutson Aitari holan erregutzen deutso (11. a.): santu egin dagizala egian bereak diranak ere.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen otoitz honetan ere bada beretarren, bere alkartearen aldeko eskari sakon eta mamintsua. Izan ere, alkarte honek sekulako krisialdia jasan behar dau Maisuari jazoko jakonagaz. Horregaitik, Jesusek Aitari eskatzen deutso Berak hartu dagiala euren ardurea eta lagundu deioela bizi behar daben krisialdia gainditzen. Mundua arerio agertuko jakelako, ez bere gaiztakeriz kutsatuak dagozalako, Berak lez pentsatzen dabelako baino, ebanjelioko eritziz eta... hau ezin dau onartu munduaren jokabideak.

- Hain zuzen ere, ikasleak, munduaren jokaereak eta pentsakereak onartu barik, mundu horrexeri iragarri behar deutsoe Erreinuaren Barri Ona, hau da, Aita Jaungoikoaren proiektua. Horra Jesusek Aitari egiten deutson itzelezko eskaria: “Santu eginak izan daitezala egian; zure Berbea egia da” (17. a.). Proiektu hau Aitarena da, jakina, Jesusek eskeini eta bialduko deutsen Espirituaren bitartez.

- Eta, beste behin gehiago, hemen aurkitzen gara gaur ere gu, Aitaren eta Jesusen eginkizun honen jarraitzaileok; “mundutik atereak” eta Berak barriro mundura bialduak. Itzelezko betebeharra dogu aurrean eta ez geure indarrean ezarriak, bere Berbean baino. “Zeuk bialdu ninduzun lez, Neuk bialtzen dodaz honeek mundura” (19. a.): ezin dot bizi, ezelan ere, ikuspegi hau barik. Zelan landu eta zaintzen dot? Zelan bizi dozu zuk, anai-arreba horrek?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, beti izan dagidala gogoan Zuk esana: ez dagoala maitasun handiagorik adiskideakatik bizia emotea baino."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue