Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 25

Bazkoaldiko 7. astea

2020ko Maiatzaren 25a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-7-L-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 16, 29-33 )

Aldi haretan, ikasleak honan esan eutsoen Jesusi:
- «Orain bai argi berba egiten dozula, eta ez parabolatan. Orain ikusten dogu dana dakizula eta ez daukazula inok itandu beharrik; horregaitik sinisten dogu, Jaungoikoagandik etorria zareana».

Jesusek erantzun eutsen:
- «Orain sinisten dozue? Hara, badator ordua, edo-ta etorria da, zuek bakotxa bere aldetik sakabanatu eta Ni bakarrik itziko nozuena. Baina Ni ez nago bakarrik; Neugaz dot Aita.

Gauza honeek esan deutsuedaz, Nigan bakea izan dagizuen. Izango dozue atsekaberik munduan, baina izan bihotz: Nik garaitu dot mundua».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hau Jesusen ikasleen berba gogotsu batzuekaz hasten da: “Orain bai argi berba egin dozula, eta ez parabolatan” (29. a.). Ikasleen ustez, euren Misinoari buruzko Jesusen berbak orain ulerterrezagoak jakez; baina ahaztu egin dabe Berak esan eutsena: aldi barria Berbiztu ondoren hasiko dala eta bere berbak ulertzen laguntzeko Maisua Espiritu Santua dala. Euren ustez, Jesus ezagutzeko sekretua esku-eskuan dauke, Jaungoikoagan sinismen helduaz jabetuz.

- Jesusek behin eta barriro jakitun ipinten ditu, oraindik sendotu beharra daukela, gainera jatorkezan probaldiei aurre egiteko baino makalago dagozala eta (31. a.). Samintasunez beteriko berbak dira: Nazaretarrak argi adierazo deutse euretariko batzuk bertan behera itziko dabela. Izan ere, Maisua hain jota ikustea eskandalugarri izan jaken.

- Halan ere, Jesus inoiz ez dago bakarrik. Beti Aitagaz bat eginda bizi da. Horregaitik, ikasleekaz izandako alkarrizketa itxaropenez eta konfiantzaz beteriko berbakaz burutzen dau: “Gauza honeek esan deutsuedaz, Nigan bakea izan dagizuen. Izango dozue atsekaberik munduan, baina izan bihotz: Nik garaitu dot mundua” (33. a.). Jesusek mundua menperatu dau, maitasun indarrez armak eskutik kenduz. Jaungoikoaren begietara gogoko diran bideak aukeratu ditu eta iraunkor diranak, ez aldakorrak. Eta mezu hauxe da ikasleei izten deutsen “testamentu espirituala”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek bere taldearen aurrean erakutsi dauan HARRIGARRIZKO jokabidea eskeiniz jarraitzen dau ebanjelariak; benetan Jesus pedagogo argia da. Bere buruaz eta laster gainera jatorkonaz ahazturik, Jesus (Artzain Ona lez) beretarren zoriaz gehiago arduratzen da, nahizta honeek Bera itzi, bere jarraipenean krisialdi gogorrean murgilduz. Jo eta ke dihardu argitzen eta sendotzen, eurak alkarrentzat ez daitezan jauspie izan, jasan beharko dabezan une larrietan. Esanak esan, eurentzat ulertezina da, izan ere, euren Maisuak horrenbeste jasan beharra. Hemen bai beharko dabela Espirituaren laguntza, barruak argituz eta sendotuz.

- Hemen jatorku barriro ere “ikasle maitea” Jesusen baretasunaren sekretuaren giltza eskeiniz: “Baina Ni ez nago bakarrik; Neugaz dot Aita” (32. a.). Hauxe da bere bizitza osoaren sekretua: Jaungoikoari atsegin jakon bidea aukeratu dau Berak, eta horregaitik bere bizitza osoak segurtasun hori dau oinarri. Hauxe da ikasleei izten deutsen erakutsi sakona, eta baita gizaldi guztietako bere jarraitzaileoi ere: “Neuk garaitu dot mundua” (33. a.).

- Hauxe da gaur guri eskeintzen deuskun segurtasuna. Ebanjelariaren gogoeta bete-betea da; zoragarria Jesusen jokabidea. Aitak dana beteten dau; dana argitzen dau; dana sentiduz beteten dau; baita bere bakardadea ere, Erreinuaren aldeko bere proiektuari zintzo erantzutearren. Baita beretarrak bakarrik izten badabe ere. Zenbaterainoko indarra dau Aitak nire bizitzan? Zelangoa dira Beragaz dodazan hartuemonak? Zer erakusten deust Jesusek bere jokabide horreikaz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, neure bizitzan presente aurkitu zagidazala, Zugan bakea aurkitu dagidan, Zeuk Aitagazko topaketan aurkitzen zenduan lez."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue