Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jaungoikoaren berbea > Ebanjelioaren eskutik > 2020 / 05 / 23

Bazkoaldiko 6. astea

2020ko Maiatzaren 23a, Zapatua

<< Lehenagoko eguna #Osteko eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Pas-A-6-S-Biz.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 16, 23b-28 )

Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Bene-benetan dinotsuet: Aitari zerbait nire izenean eskatzen badeutsazue, emongo deutsue. Orain arte ez deutsazue ezer eskatu nire izenean; eskatu eta hartuko dozue, zuen poza bete-betea izan daiten.

Parabolatan aitatu izan deutsuedaz gauza honeek. Badator gehiago parabolatan berba egingo ez deutsuedan ordua, eta argi ta garbi emongo deutsuet Aitaren barri. Egun haretan nire izenean eskatuko dozue, eta ez dinotsuet Nik Aitari eskatuko deutsadanik zuon alde, Aitak Berak maite zaitue-ta, zuek maite nozuelako eta Aitagandik natorrela sinistu dozuelako.
Aitagandik urten neban, eta mundura etorri nintzan. Orain mundua itzi, eta barriro Aitagana noa».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honek otoitzaren gaia azpimarkatzen dau. Jesusek bere ikasleei aurretiaz esandako aldi barria honetan datza: Aitaren eta Semearen artean dagoan hartuemona ulertzean eta Jesusen agerpena otoitz eraginkorraren bidez; izan ere, Bera da Jaungoikoaren gogoko otoizbide bakarra. Ikasleak ez ekien Jesusen izenean Aitari otoitz egiten (24. a.). Orain, ostera, Aitak bialdutako Espirituaren bitartez, aldi barria hasi da, Jesusen izenean Aitari otoi egitekoa, Aitagana aldatu dan Jauna bihurtu dalako benetako bitartekoa, Jaungoikoaren eta gizakiaren artean benetako bitartekoa.

- Hori holan dala, ikasleakaz alkarrizketa jarraituz, Jesusek orain artekoari buruz baieztapen bat egiten dau, eta, ondoren, begirada bat luzatzen dau etorkizunari begira. Joan danari buruz, lur gaineko bere bizitza osoa aztertuz, berbaz eta parabolaz egin ahalak egin dituala misterioak argitzeko, nahizta sakoneko esanahia ulertu ez. Etorkizunari buruz, pazkuetako jazoerak jazo eta ondoren, bere berbak ez dabe estalkirik izango eta euren bihotz hondoraino helduko dira (25. a.). Izan ere, Pazku ondoren Espirituaren etorreraz aldi barria hasten da, eta orduan Jesusek argi eta garbi berba egingo dau eta guztiak ulertu ahal izango dabe Aitagazko egia osoa eta Berak gizakiei ulertzera emon gura deutsen guztia.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Ikasle maiteak” eskeintzen deuskun gogoetan, Jesusek aurrera jarraitzen dau, bai bere Aitagazko hartuemonaz, bai honek jarraitzaileengan daukazan ondorenaz: oraingo honetan otoitzari dagokionean. “Aitagana bihurtu” dan honengan, Berak mundura bialdu ebana izanik, hauxe dinotse ikasleei: bere izenean Aitari zuzenduten deutsoen OTOITZA eginkorra izango dala, Bera eta Aita bat-bat eginda dagozalako.

- Horrez gainera, Jesusen jarraitzaileak eurak ere, Beragaz bat eginda dagozan ezkero, Aitagaz ere badagoz, Aitak maite ditu eta, Seme maitea onartu dabelako. Horregaitik, euren otoitza ezin izan ez-entzuna, “zuen poza bete-betea izan daiten” (24. a.); egia esan, ikaslea Beragaz “hazurmamin” eginda gelditzen da, Aitagana osterako bidaian; izan ere, Bitartekariagaz batasuna, azken baten, Aitagazko batasuna da.

- Benetan ederra eta esanguratsua “ikasle maitearen” gogoeta hau, Jesusen bihotz-hondoa ulertzean eta adierazotean! Kondizino BARRIA dozu, gauza danak aldatzen dituana. Niretzat ere konbidapen zoragarria: Aitagaz hartuemon BARRIA, berezia eta estua bizitzera, espiritualtasun BARRIA, Jesus eta Aitagazko nire hartuemonak nigan sortzen dauan egoera barri honi dagokionez. Zelangoa da nire/zure esperientzia Jesusek proposatzen deustan barrukotasunezko misterio honetan? Egiz eta benetan zer naz: seme eta anai-arreba edo “esklabu”? Anai-arreba horri, on egin!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, erakutsi egidazu Zeuk lez otoitz egiten, nire otoitza maitasunezko eta konfiantzazko bizikizuna izan daiten, eta neure misinoan leial jokatzeko konpromesu bat."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue